15. E-inklusioaren eta e-partaidetzaren glosarioa
Orain e-inklusioarekin eta e-partaidetzarekin zerikusia duten termino batzuk aipatuko ditugu, uste baitugu dokumentu hau ondo ulertzeko interesgarriak direla.
Definizioez gain, artikuluen, webguneen edo argitalpenen erreferentziak jarri ditugu, haietan terminoei buruzko informazio zehatzagoa eskura daitekeelako.
2.0 sareak komunikatzeko modua goitik behera eraldatu zuen. Gaur egun albisteak lehenago iristen dira web sozialeko bideetatik komunikabide formaletatik baino. Denbora errealean komunikatu ahal gara txaten bidez, Youtubeko bideo bat edo Slideshare-ren aurkezpen bat ikusten ditugun bitartean. Gure Facebook profilean konektatzen gara eta Interneten zehar ibiltzen gara. Orrialde interesgarrien estekak Delicious-en gordetzen ditugu edo blog berri bat gure RSS irakurgailuari eransten diogu. Gai bati buruzko informazio interesgarria aurkitzen dugu eta berarekin Wikipediaren sarrera bat eguneratzen dugu edo foro batean parte hartzen dugu. Horretan datza 2.0 sarea: komunikatzea, elkarreragitea, sortzaile izatea, eta informazio jasotzaile hutsak. 2.0 sarearen erabilerak eta kidetza-zentzuak komunitate eta sare kontzeptu berria sortzen dute pertsonengan. Leku sozialek ahotsa ematen diete pertsonei; ahotsa eta botoa. Besteekin harremanetan jartzeko dugun erak 2.0 sarearen eragina dauka.
Horrela, 2.0 jarrera jakintza eta informazioa konpartitzeko da, kapital soziala pilatuz eta komunitatearen errespetua bereganatuz. Dakiguna eta jasotzen eta irakurtzen dugunetik iragazten duguna argitaratzea parte hartze mota funtsezkoa izango da. 2.0 jarrera horrek, beraz, mindware edo mentalitate aldaketa dakar.
Erreferentziak:
http://www.dreig.eu/caparazon/2008/12/17/sharismo-la-esencia-de-la-web-20/.
GIZARTE ERAGILEA honela defini dezakegu: gizartearen zati antolatu bat, administrazio publikoa ez dena baina, administrazioak bezala, gizartean esku hartzeko helburuak dituena. Beraz, figura instituzionala da, nahiz eta beraren profila ez datorren bat erakunde politiko edo administratiboekin, izaera sozial edo kolektiboko interes jakin batzuk ordezkatu nahi dituena. Beren nortasunetik (kolektiboa / gizarte esku hartzeko helburu batzuekin) abiatuta, izaera instrumentala behar dute, izateko eta jarduteko bidea ematen diena (antolaketa-egitura).
Jakintzaren gizartean irakurtzeko eta idazteko gaitasuna izatea ez da nahikoa, alfabetatzearen kontzeptu klasikoak proposatzen zuen moduan; izan ere, gizartean bizi ahal izateko eta geure burua garatzeko beste gaitasunak beharrezkoak dira, hau da, alfabetismo berriak agertzen dira. Adibidez, UNESCOk zera gaineratzen du alfabetatzearen definizioan:
Alfabetatze kontzeptuaren zabaltzea kontuan hartzen badugu, alfabetatze digitala horren osagai gisa kokatu eta uler dezakegu, beraz, gure gizartean alfabeto izateko beharrezkoa.
Horrela bada, alfabetatze digitala IKTak erabiltzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta gaitasunak izatea da, horrela, informazioa eskuratu, tratatu eta aplikatu ahalko dugu helburuak lortzeko edo onurak eskuratzeko. Bi osagai nagusi ditu:
Gai horren inguruan nabarmendu beharreko aditua Warschauer (2002) dugu. Egileak alfabetatze digitalaren prozesuekin lotutako funtsezko lau faktore identifikatzen ditu:
Digitalki gai izateko pertsona (edo taldea) gizartearen maila guztietara (pertsonalki, gizartean, lanean, aisian) hel daiteke, autonomoa izan daiteke, aukerak eskura ditzake eta bizi-kalitatea hobe dezake. Hori dela eta, alfabetatze kontzeptuarekin estuki lotuta dago baztertze digitala, ezagutzaren gizartean jaiotako desberdintasun mota. Alfabetismo berriak egotean, dagozkien analfabetismoak agertzen dira.
Baztertze mota horrek IKTetan, baliabideetan, informazioan eta komunikazio forma berrietan sartu ezin izatea dakar. Baztertze hori beti ez da gertatzen teknologian sartzeko edo informazioa lortu eta kudeatzeko ezintasun edo zailtasunarengatik; interes edo gaitasun faltagatik ere gertatzen da, horietarako sarbidea edukitzeko aukera egon arren.
Erreferentzia:
Warschauer, M. (2002): Reconceptualilzing the digital divide. First Monday, 7 (7). http://firstmonday.org/htbin/cgiwrap/bin/ojs/index.php/fm/article/view/967/888.
Wikipediaren arabera, analfabetismo digitala teknologia berriak ez ezagutzea da, pertsonek beraiekin elkarreragiteko aukera izatea oztopatzeko moduan, hau da, sarean nabigatzea, multimedia edukiak gozatzea, gizarte sareen bidez gizarteratzea, dokumentazioa sortu eta abar.
Tresna eta erreminta teknologikoak (sakelako telefonoak, iPod-ak, PC-a eta abar) erabiltzeko gaitasunak edo trebeziak berez ez dakar digitalki alfabetatua izatea. Gizarte digitalizatua sortu baino lehen, pertsona bat alfabetatua zen irakurtzeko eta idazteko prozesua bere ama-hizkuntzan erabiltzen zuenean, liburuak eta dokumentuak irakurri eta ulertu ahal zituenean, eta bere pentsamendua idatziz azaldu ahal zuenean.
Alfabetatze digitala, gaur egun, kulturaren prozesu askozaz ere zabalagoa da, teknologia berriekin mugitzeko oinarrizko jakintza izatean datzana. Batez ere Interneten, eduki berrietarako sarbidea edukitzea, beste pertsona batzuekin harremanetan sartzea, eta bitarteko digitalek gizarteari eskaintzen dizkion aplikazioen bidez aukera berriak aprobetxatzea.
Erreferentziak:
Wikipedia: http://es.wikipedia.org/wiki/Analfabetismo_digital.
Suite101: http://www.suite101.net/content/analfabetismo-digital-a18821.
Erabilera eta eskuraketa ulertu ahal izateko, lehenengo eta behin ezin dugu ahaztu kontzeptu horiek ezin direla eguneroko bizitzaren munduko praktika batzuetatik kanpo ulertu. Bestetik, bi kontzeptuak askaezinak dira, hau da, bata ezin da bestea gabe ulertu. Eskuratzeaz hitz egiten denean, beti aipatzen da erabilera, nahiz eta azken horrek ez duen nahitaez eskuraketa barne hartzen. Teknologiaren eskuraketa gizarte-prozesu gisa aurreikusten duen ikuspegia abiapuntutzat hartuta, subjektuak funtzio aktiboa du esperientziari esanahia emateko orduan. Ondorioz, teknologiak eskuratzeari buruzko ikerketak kontuan hartu beharko lituzke subjektuen ikuspuntua, beren praktikak, diskurtsoak eta elkarren arteko elkarrekintzak, horrela esanahiak eraiki eta eginbeharrari zentzua emateko. Gizarte-ekintzak elkarrekintzan dauden pertsonak lotzen dituela onarturik, praktika eta diskurtsoak behatzea ezinbestekoa da. Hori horrela, adi egon beharra dago, praktikak ez baitatoz beti bat diskurtsoekin. Giraldo Ramírezen (2008) esanetan, irakasleek IKTekin duten harremanaren harira, gauza bat da pentsatzen dena, beste bat esaten dena eta beste bat, oso desberdina, egiten dena. Teknologiaren gaineko soziologiaren postulatuen arabera, eta zehazki Proulxek dionez (1995), elkarrekintza sinbolikoaren ildotik, eskuraketak dimentsio bikoitza du: gizartekoa eta banakoa, eta bi alderdiak jorratu daitezke subjektutik. Eragileengan errepikatzen diren banakako kointzidentzia horietan oinarrituta, gizarte-erabileren irakurketa egin daiteke.
Eskuraketa sortzailea: Erabiltzaile helduek, hots, IKTetako profesionalek egiten duten eskuraketa-mota da. Dauden teknologietan erabilera berriak asmatu edo hobetzeko lan intelektuala da. Bryce Robertsek dioenez: Ideia onek jatorri desberdinak izan ditzakete, baina “teknologiarik disruptiboena zale, hacker eta geek-engandik hasi ohi da”.
Erreferentziak:
Komunitate ahuletan IKTen eskuraketaren analisi kualitatiboa: Medellín Digital-en kasua (Medellín, Kolonbia): http://www.udgvirtual.udg.mx/apertura/index.php/apertura3/article/view/194.
Eskuraketa sortzailea: http://bryce.vc/post/2163496599/when-tim-mark-and-i-were-laying-out-our-plans-for.
Ikasteko gogoa eta motibazioa ez dira irmoak bizitza osoan zehar. Gaztaroan altuagoak izan ohi dira, kultura, gizarte eta ezagutzako faktoreen ondorioz. Bestela esanda, bizi dugun ezagutzaren gizartean ikaskuntzarekiko jarrera aktiboa eskatzen da, baina pertsona askoren kasuan ez da hala gertatzen. Izan ere, ez dute internetik erabiltzen, ez dutelako erabilgarritzat jotzen. Kevin Kellyk Actitudes tecnológicas para la vida izenekoan dioenez: Prest egon behar dugu betiko hasiberriak izateko, “berriaren mailan” trebe aritzeko, programa berriak ikasteko, galdera leloak egiteko, akats ergelak egitera ohitzeko, laguntza eskatu eta emateko... Betiko “ikastun” izateko jarrera beharrezkotzat jotzen da, baztertuta ez geratzeko.
Erreferentzia:
The Technium Life Skills (s.f.): http://www.kk.org/thetechnium/archives/2011/04/techno_life_ski.php.
Orain dela gutxira arte, eten digitala hauxe zen: eguneroko bizitzan, ohituraz, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabiltzen dituzten pertsonen (komunitateen, estatuen, herrialdeen, ...) eta teknologia horietarako sarbidea ez duten pertsonen edo sarbidea eduki arren erabiltzen ez dakizkiten pertsonen arteko tartea. Horrela, Wikipediak, termino horren bidez, Interneterako sarbidea daukaten komunitateen eta ez daukatenen arteko ezberdintasun sozioekonomikoa izendatzen du. Halere, ezberdintasun hori informazioaren eta komunikazioaren teknologia guztietan (IKT) gerta daiteke (ordenagailuak, telefonia mugikorra, banda zabala eta bestelako tresnak). Berez, eten digitala teknologietarako sarbidearen aurretik dauden ezberdintasunei dagokie. Gainera, IKTak modu eraginkorrean erabiltzeko gaitasunaren arabera (erabilera-etena) bereizten ditu taldeak, alfabetatze maila eta gaitasun teknologiko ezberdinak egotearen ondorioz. Batzuetan, halaber, kalitatezko eduki digitaletarako sarbidea duten taldeen eta hori ez dutenen arteko ezberdintasunak adierazteko erabili izan da. Horren aurkakoa adierazteko sarrien erabiltzen diren terminoak inklusio digitala eta benetako inklusio digitala dira (Maggio, 2007).
Baina gaur egun eten berriak sortu dira, arazo berrien ondorioz. Adibidez, Francis Pisanik gure gizarteak azken 15 urteetan dauzkan hiru eten digital argi eta garbi identifikatu ditu:
1. Sarbide-etena. Hauxe da lehenik eta behin gertatzen den haustura. Telekomunikazioen azpiegituretarako sarbidea daukatenak eta fisikoki sare digitaletatik isolatuta daudenak bereizten ditu. Jakina, haustura honek bi jatorri dauzka: azpiegiturarik ez dagoela edo hura erabiltzea garestiegi dela.
2. Erabilera-etena. Teknologia bat eskuratu ahal izateak ez du esan nahi erabiltzen denik. Ondo jakina da biztanleriaren zatirik handiena, adibidez Espainian, sarbidea daukanean ere (azpiegitura erabilgarri dagoenean eta kostua ordain dezaketenean), proportzio handi batek eskaintza teknologikoa ez duela erabiltzen: ez da konektatzen edo ez ditu erabiltzen erabilgarri dauden tresna eta informazioak. Erabilerak motibazio hauek dauzka: sarbidea izateko aukera, sarbidean dagoen interesa (hau da, teknologiak balioa eskaintzea erabiltzaileari) eta teknologia horiek erabiltzen ikasteko heziketa.
3. Eskuratze-etena. Interneten eta teknologia digitalaren erabiltzaileetako askok oinarrizko erabilera egiten dute, eta tresnek gaindituta sentitzen dira. Izan ere, sumatzen dute (eta arrazoia dute) tresna horiek modu sofistikatuago eta baliotsuagoetan erabil litezkeela. Teknologiak errotikako aldaketa kualitatiboak sortzen ditu baldin eta erabiltzaileek ez badute “erabiltzen” bakarrik, baizik eta eskuratzen dutenean eta ustekabeko erabilerak, eta beraz, erabilera berritzaile eta sortzaileak, asmatzen dituztenean.
(122. irudia)
Eten digitalak
Eten horietako bakoitza prozesu dinamikoa da, espazioan eta denboran aldatzen ari dena. Horrela, sarbide-etena denboran murriztu ohi da, eskualde geografiko eta hiri-espazio berriak konektatzen diren heinean. Horrela, eten hori, orain urte gutxi Espainian esanguratsua zena, une honetan Espainiako zati handi batean konponduta dagoela esan genezake. Hala eta guztiz ere, sarbide-etenak bere horretan jarraitzen du toki batzuetan, adibidez landa-inguruetan, gizarte sektore batzuetan (batik bat sarbidearen kostuaren ondorioz) eta zerbitzu batzuen inguruan eten berriak sortzen dira (ADSL, kablea 3G...). Une hauetan, benetako erronkak erabilera-etena gainditzea eta batez ere eskuratze-etena gainditzea dira.
Pisanik proposatzen dituen hiru eten digital horiei laugarren bat erantsi ahal diogu:
Gizarteko eta eremu publikoko partaidetza-etena: IKTek eremu sozial eta publikoan parte hartzeko bide berriak eskaintzen dituzte. Norbanakoari eta talde sozialari ahalduntzea ematen diote, batez ere jakintza, ingurunea eta erabakiak sortzeko, berrerabiltzeko eta eraldatzeko gaitasunean gauzatzen dena, eta finean, beste eragile batzuekin elkartzeko gaitasuna duten eragile bihurtzeko eta ingurunea eraldatzeko gaitasuna ematen dute.
Erreferentziak:
Arturo Serrano, Evelio Martínez (2003): “Eten Digitala: Mitoak eta Errealitateak”, Mexiko, Editorial UABC, 175 orrialde, ISBN 970-9051-89-X: www.labrechadigital.org / http://www.labrechadigital.org/labrecha/LaBrechaDigital_MitosyRealidades.pdf.
Wikipedia: http://es.wikipedia.org/wiki/Brecha_digital.
Pisani, F (2008): Jardunbide eta Kultura Digitalen Sare Espazioaren Inaugurazioa, UNIA. URL: http://practicasdigitales.unia.es/.
2.0 teknologiak jakintza eta informazioa partekatzeko eta kudeatzeko ideia dakar, erabiltzaileen partaidetzaren eta inplikazioaren bidez. Horretarako zenbait bide daude: microblogging kanalak, bideoa, argazkiak, elkarreragileak... Horiek berrelikadura, kritika eta sormen kolektiboa ahalbideratzen dituzte. Horiek 2.0 kanalak dira.
Ekoizpen irekia. Irekieraren kultura berria, balio garaikiderik interesgarrienetako bat den aldetik, gizarte lankidetzaren eta adimen kolektiboaren printzipioek protagonismo handia bereganatzen duten aro batekin erabat koherente dena.
Coworking deritzona (taldeko lana) lan egiteko modu bat da. Beraren bidez, zenbait profesional independentek, bakoitza sektore batekoa, bulego bat edo lan-eremu bat partekatzen dute (kafetegi baten antzeko ezaugarriak dauzkana), eta bertan lankidetza, espazio komunitario batean, diziplina askotakoa, lan egitea eta networking-a sustatzen dira.
Coworking zentroak Interneteko profesionalentzat, diseinatzaileentzat, programatzaileentzat, idazleentzat, kazetarientzat eta abar izan ohi dira. Zentro hauek pertsona bakoitzeko idazmahai bat, Interneteko sarbidea eta beste zerbitzu batzuk eskaini ohi dituzte.
Honelako dozenaka lantoki daude Estatu Batuetan, Erresuma Batuan, Frantzian, Espainian, Alemanian, Australian eta Argentinan, besteak beste. Honelako lekuak profesional nomadek erabiltzen dituzte, mundu osoan zehar bidaiatzen dutenak, eta lan egiteko ordenagailu eramangarria bakarrik behar dute. Beste pertsona batzuekiko elkarrekintza oinarrizko elementuetako bat da. Coworking espaziorik garrantzitsuenetan, adibidez New York City, Manhattan-en, social media-ko tresnak erabiltzen dira lankidetza bultzatzeko. Bulego honetan, erabiltzaileek gizarte sare sinple bat sortu dute Interneten, eta jakintza eta eskaerak partekatzeko erabiltzen dute, “zer dakit egiten” eta “zer behar dut” estiloan. Lan eskasiaren aurrean, gainera, coworking bulego batzuetan truke-aukera ezarri da. Hau da, The Cube-ko arduradunek “ekonomia” zirkularra deritzena. Hau da, gaur nik ematen dizut eta bihar zuk niri.
Coworking-aren gorakadak aldi baterako espazioak sortzeko aukera eman du, lantokiaren eta ekimen sozialaren bitartean daudenak. Pop-up bulegoak, ordu batzuetarako edo egun batzuetarako bakarrik antola daitezkeenak, jende asko dabilen espazio zabaletan, adibidez parke batean, museo batean edo denda itxi batean. Formula hau gutxi erabiltzen diren lekuei konexio sozial eta profesionalak sortuz etekina ateratzeko modu bat da.
Erreferentziak:
http://es.wikipedia.org/wiki/Coworking.
Euskadi Innova-ren artikulua: Bulegoko mahaia baino zerbait gehiago konpartitzea: http://cort.as/1P8g.
Coworking-i buruzko nazioarteko ikerlana: http://www.deskmag.com/en/why-coworkers-like-their-coworking-spaces-162.
Gaur egun, planeta elkarreragile osoko mila milioika pertsonak erabiltzen dituzte teknologia desberdinak. Elkarrekintza horrek gizarte digitala sortu du eta horrek hezkuntza, enplegu, entrenamendu eta gizarte-elkarrekintzarako aukerak ematen dizkie kideei. Era berean, herritartasun digitalak modu zehatz batean jokatuko duela espero da, onartutako arau eta legeei jarraiki, hain zuzen ere. Herritartasun digitala, beraz, gure eskubidez baliatzeko eta esfera digitalean ditugun erantzukizunak betetzeko gai diren herritarrak izatea da.
Kontzeptu horrekin eremu inteligente edo digitalak hartzen ditugu barne. IKTak eta Adimen Artifiziala aplikatzearekin loturiko kontzeptua da, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik bizigarriagoak eta jasangarriagoak diren eremuak sortzera bideratutako azpiegiturak, prozesuak eta zerbitzuak hobetzeko. Eraginkortasun energetikoaren eta jasangarritasunaren eremuak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT), baita gauzen Internet ere, hau da, sentsoreen bidez sarera konektatuta dauden hiri elementuak, kontuan hartu beharreko elementuak lirateke.
Bertan administrazio publikoak, herritarrak eta enpresak biltzen dira, testuinguru horretan eta uneko globalizazioaren testuinguruan negoziorako eta aukeretarako eredu berriak aurkitzen dituztenak. Zentzu horretan, globalizazioarekin negozioaren desnazionalizazioaz hitz egiten da, nazioak baino, hiriak, oinarrizko zentroak izanik. Hiri globalak deiturikoak (Sassen, 2007) inguru globalaren adimen, gizarte eta ekonomia kapitalaren zentro gisa funtzionatuko lukete.
Horrekin loturiko kontzeptua dugu ambient intelligence (inguru adimena). Smart Citietan sistema inteligenteei esker ezagutzaren eta informazioaren kudeaketarekin hobetu nahi diren gaiek edo konpondu nahi diren arazoek hiriaren “txoko” guztiak biltzen dituzte. Adibidez, kutsadura mailari, segurtasunari, energiari (aurrezte energetikorako), pertsonen fluxuen monitorizazioari, trafikoari, trenbide sareari (metaketak saihesteko, adibidez) eta abarri buruzkoak.
Espainian dagoeneko ekimenak daude gure ohiko hiriak hiri inteligente bihurtzeko. Ikus ditzagun horietako batzuk.
1. Malagan proiektu aitzindaria garatzen ari da –bertan Endesak hartzen du parte bereziki– eta kudeaketa energetikorako eredu berri bat proposatzen du eraginkortasun energetikoa handitzeko, CO2 isurtzeak murrizteko eta energia berriztagarrien kontsumoa areagotzeko.
2. Lleidan eta Sant Cugat del Vallesen Abertis eta Indra konpainiek euren kudeaketa hobetzeko oinarriak ezarri dituzte. Ezarritako proiektuak honako asmoak ditu: lorategien ureztaketa, argi publikoak, edukiontzien egoera edo kontagailuen irakurketa urrunetik kontrolatzea.
3. Sevillan, Endesa konpainiak telekudeaketa Sistemaren Eragiketa zentroa ireki zuen. Bertan, bezeroei “egun arte pentsa ezin zitekeen elkarrekintza maila” eskaintzen die, telefono dei batekin potentzia edo tarifa unean bertan aldatu baitezakete.
4. Granadan, Granadako Turismo Planak hiriaren turismo kudeaketari Smartourism erantsi dio: nazioarte mailan sistema aitzindaria da, Adimen Artifiziala turismo sektorean aplikatzen den lehen aldia baita. Smartourismek turistari aukera eskaintzen dio munduko edozein gunetik eta eguneko 24 ordutan bisitarako dituen planak sortzeko, eskura duen denboraren eta baliabideen arabera, eta norbere lehentasunak eta gustuak kontuan hartuta.
Erreferentziak:
Sassen, S. (2007): Globalizazioaren soziologia bat. Katz Editores.
http://www.smartcitymalaga.es/.
http://www.iactive.es/blog_iactive/2010/11/smartcities/.
Gizarte kohesioak, soziologian, talde sozial bateko kideen kontsentsu maila edo proiektu edo egoera komun bateko kide izatearen pertzepzioa definitzen ditu. Taldearen barruko gizarte elkarrekintzaren intentsitatearen neurria da. Indizeen test baten bidez neurtu ahal da, edo kasu bakoitzerako deskribatu eta definitu. Anomiaren kohesioaren aurkakoa da, hau da, arauetan oinarritu gabeko jokabidea.
Harremanak adostuak dira, eta gobernatzen duten eta gobernatuak diren taldeen artean bidezkotzat jotzen dira. Agintariek euren lana ondo egiten dutela atzematea eta agintariak errespetatuak izatea eskatzen dute, baita interes komuneko ekintza bat egotea ere.
Gai edo interes berbera konpartitzen duten pertsona-taldeak, edo helburu beraren alde elkarrekin lan egiten duten taldeak. Botere politiko eta soziala konpartitzea eta gauzatzea, eta kontsentsuan eta printzipio igualitarioetan oinarritutako erabakiak hartzea da beraien ezaugarria.
Gaitasun digitalaren kontzeptuak ezagutza teorikoa, ezagutza praktikoa (gaitasunak, trebetasunak) eta balore eta jokabide kulturalak barne hartzen ditu. Horiek guztiak inguru digitaletan gertatutako elkarrekintzaren bidez lortzen den esperientziari esker alda daitezke.
Gaitasun digitalak (e-skills) definitzeko eredu ugari daude. Jeff Cobbek (Cobb, 2008) proposatutakoa abiapuntu egokia iruditzen zaigu, baina 2.0 ikaslearen oinarrizko 5 gaitasunen (Reig, 2008) birformulazioa ere biltzen dugu, tresnei zuzenean lotutako gaitasunak (Hard skills) edo horien erabileraren aurrekoak, psikologikoagoak, jarrerazkoak edo trebeziazkoak (Soft skills) bereizten dituen kontzeptu esparrua ezartzen duena.
2.0 ikaslearen oinarrizko 5 gaitasun horiek honakoak lirateke:
1. Kontzientzia - e-awareness, informaziotik sarearen ezagutzara doan fluxuaren erabilera:
2. Sormena (arazoak konpontzea):
3. Autoezagutza, autoarauketa:
Gure ikuspuntutik kontzeptu horrek lehen gaitasuna barne hartuko luke, Kontzientzia edo informazioaren erabilera (fluxuaren berri izatea). Beste era batera esanda, ezagutzen ez badira, berezko beharrez eta gaitasunez gain, webak eskaintzen dizkigun aukerak, autoezagutza, hutsal bihurtzen dira.
4. Konexio sozialak, partaidetza publikoa:
Erreferentziak:
Cobb, Jeff (2008): Five themes for the web 2.0 learner: http://www.missiontolearn.com/blog/2008/05/five-themes-for-the-web-20-learner/.
Reig, Dolors (2008): 2.0 sarean ikasteko oinarrizko gaitasunak: http://www.dreig.eu/caparazon/2008/05/30/5-competencias-basicas-para-el-aprendizaje-personal-en-la-web-20/.
Ekintza honen bidez, eragile edo langile batek egin ohi zuen lana talde handi eta mugagabera ateratzen da, deialdi irekiko prozesuaren bidez.
Erreferentzia:
Howe, J. (2009): Crowdsourcing: Why the Power of the Crowd Is Driving the Future of Business. Crown Publishing Group.
The impact of culture on creativity txostenaren arabera, kultura sortzailea garatu ahal izateko, zera behar da:
Azken puntu horri dagokionez, maisuaren irakaspen zuzenak ikasleek erantzun zehatza azkarrago lortzen laguntzen duela adierazten duten hainbat ikerketa daude, baina irakaspen zuzen horren ondorioz, bestalde, ikasleek konponbide berria eta ustekabea sortzen ikasteko, arazo bati buruzko informazio berria aurkitzeko, hau da, sortzaile izateko aukera gutxiago izango dituzte (Reig, 2010).
Erreferentziak:
Kea European Affairs. Study prepared for the European Commission (Directorate-General for Education and Culture) (2009ko ekaina). The impact of culture on creativity.
Reig, D. (2011): Laissez Faire, sormena eta ikaskuntza: http://www.dreig.eu/caparazon/2011/03/21/laissez-faire-creatividad/.
Reig, Dolors (2009): Moore-ren legea eta pertsonak: iraultza teknologikoaren ondoren, sormenarena http://www.dreig.eu/caparazon/2009/04/04/la-ley-de-moore-y-las-personas-despues-de-la-revolucion-tecnologica-la-creativa/.
Kontzeptu horren bertsio zorrotza alde batera utzita, artearekin, museoekin, netartearekin (artea sarean), kultura produkzioaren sektorearekin orokorrean lotuta, kultura digitala gaur egun –ikuspuntua zabalduz– elkarrekintzarantz eta kontakizun parte hartzailerantz doan komunikazioaren aldaketa gisa definituko genuke, gure gizartearen hainbat sektoretan bizi dugun iraultza sortzailearekin lotuta. Garapen teknologikoaz geroztik, XXI. mendeko gizakia enpatikoago, “boteredunago”, inteligenteago eta parte hartzaileago bihurtzen da, burutu dezakeen eta burutu behar duen iraultza soziala eta sortzailea garatzeko arduradun izanik.
Teknologia digitalen eraginak kultura digital bat (edo asko) daudela azpimarratzen du. Digitala kultura adierazlea da, eguneko bizimodua osatzen duten tresnak eta esanahi eta komunikazio sistemak biltzen ditu (Gere, 2002, 12. or., Uzelac, 2010). Hala eta guztiz ere, ez da kontu guztiz teknologikoaz ari.
Digitalari buruz baina batez ere teknosozialari buruz ari gara. Eta zentzu horretan hainbat ezaugarri gehiago gaineratzen dira, askotan Interneten parte hartzeko bideratzaile gisa zehazten ditugunak: argitasuna, elkarrekintza (jabetzea), jolasa, storytelling, aniztasuna, gardentasuna, malgutasuna, pertsonalizazioa, multimedia (transmedia), sormena eta aniztasuna (diziplinartekotasuna, hibridazioa).
Azpimarratu behar dugu weban sortu daitezkeen erkidegoen bezain besteko azpikultura digital daudela. “Neoerlazioen” (Reig, 2011) eremu bati buruz ari gara, erlazio zabaldu, anitz eta berriei buruz. Bertan, erkidego bakoitzak bere xehetasunak gaineratzen ditu ziberkulturan.
Erreferentziak:
Abbate, J. (2000): Inventing the Internet. MIT Press.
Sassen, S. (2007): Globalizazioaren soziologia bat. Katz Editores.
Interneten parte hartzeko bereziki diseinatutako arkitekturak demokrazia zuzena ahalbidetzen du, aldez aurretik inoiz gertatu ez den moduan. Heztea, prestatzea, sartzeko eta parte hartzeko etenak kentzea funtsezkoa da testuinguru honetan, demokrazia zuzenak ez baitu zentzurik erabiltzaileak ezin badu parte hartu edo ez badaki nola egin.
Beste alor askotan bezalaxe, erakundeek (partidu politikoek) bideratutako politika batetik abiatu eta herritarrek, boterearekin (maila pertsonalean) eta eskura dauden mekanismo teknologikoekin, garrantzizko kontu bakoitza erabakitzeko aukera duen testuingurura heltzeaz hitz egiten ari gara. Hiru modutan pentsa dezakegu:
Demokrazia moderno askotan bitarteko desberdinen bidez garatzen den partaidetza gauzak egiteko modu berri bat bailitzan finkatzen hasi da demokrazia ordezkatzailearen eremuan. Hala ere, partaidetza ez da soilik tokiko agintariek edo beste erakunde publiko batzuek herritarrei beren jarduera edo erabakien berri ematea edota herritarrei beren eztabaidetan parte hartzeko gonbita egitea, baizik eta herritarren arazoak entzutea eta aukera eta hobekuntzak bilatzea. Horrez gain, ezinbestekoa da ekintza politiko, sozial edo ekonomikoa bideratzeko eta aldaketarako asmoa duten erabaki publikoetan parte hartzeko bitartekoak ematea. Partaidetza-modu batzuk honakoak lirateke:
Autonomia pertsonala eta mendekotasun egoeran dauden pertsonenganako arreta sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera, mendetasuna hauxe da: egoera iraunkor bat, beste pertsona baten edo batzuen laguntza garrantzitsua behar denean eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko.
Pertsona bat mendetasun egoera legez onartzeko, beharrezkoa da indarrean dagoen araudian zehaztutako prozesu bat jarraitzea, mendetasun egoera onartzeko eskaera aurkeztuz hasten dena.
Europako Kontseiluak, berriki, Mendetasunaren Liburu Zurian, honela definitu du mendetasuna: “eguneroko bizitzako jardueretarako laguntza premia garrantzitsua”, edo, zehatzago esateko, “autonomia fisiko, psikiko edo intelektualik ez daukaten edo galdu duten pertsonak, horregatik eguneroko bizitzako ekintza arruntak egiteko laguntza garrantzitsuak behar dituztenak, bereziki zaintza pertsonalaren inguruan”.
IKTek partaidetza aukera errealak sortu dituzte: “Gizarte sareetan gaudenetik ez gara lehengo berdinak”, adierazten zuen Castellsek, Egiptoko erreboluzioaren harira. Gizarte sareek, hainbeste aukerarekin, gazteen partaidetza sustatu dute eta ekimen horrek ezagutza-egokitasunik eza sortzen du kalera pasatzen denean, demokrazia ordezkatzailearen partaidetza zorrotz eta ezohikoaren aldean. Nahiz eta guztiok ez garen hezi partaidetzaren kulturan, estatuaren erantzukizuna da gu “ekimen” horren parte bihurtzea, hau da, alfabetatze digitalaren eta partaidetzarako hezkuntzaren bidez, gizarte eta sarean eskubide osoa dugun herritar bilakatzea.
Erreferentzia:
El Caparazón: http://www.dreig.eu/caparazon/2011/05 /22/yeswecamp.
Termino hau desgaitasunaren alternatiba da, eta ukitutako pertsonek eskatuta hasi da erabiltzen Espainian. Hitz hau Bizitza Independenteko Foroan proposatu zen, 2005eko urtarrilean, eta beste batzuk ordezkatu nahi ditu, beraien semantika mespretxuzkoa izan daitekeelako (adibidez “desgaitasuna” edo “minusbalioa”). Aniztasun funtzionalari buruz negatiboa eta errehabilitatzailea ez den terminologia erabiltzea proposatzen da.
Terminologiaren aldaketak fenomenoa ulertzeko modu berri bat sortu du eta aniztasunaren eredu baten deskribapena ekarri du.
Aniztasun funtzionala duten pertsonak izendatzeko termino ofiziala, oraingoz, “desgaitutako pertsonak” da. Kontzeptu hori Osasunaren Mundu Erakundeak jasotzen du Funtzionamenduaren, Desgaitasunaren eta Osasunaren Nazioarteko sailkapenean eta horixe da nazioarteko legeriak eta aniztasun funtzionala duten pertsonen elkarteek gehien erabiltzen dutena. Aniztasun funtzionala terminoaren bidez ikuspegi berri bat proposatzen da, negatiboa ez dena, eta gaixotasun, urritasun, atzerapen edo antzeko baten itxura ez daukana, aniztasunaren jatorri patologiko, genetiko edo traumatikoa zein den gorabehera. Hala eta guztiz ere, ez da ukatzen arau estatistikotik ezberdinak diren pertsonei buruz hitz egiten ari garela, eta horregatik pertsona horiek beren funtzioak ez dituztela egiten jenderik gehienak egiten duen moduan.
Termino hau honela definitzen du Wikipediak: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak administrazio publikoetan txertatzea, bi ikuspegitatik: barne antolaketaren ikuspegitik, bulego tradizionalak eraldatuz, papereko prozesuak prozesu elektroniko bihurtuz, paperik gabeko bulego bat sortzeko asmoz eta kanpo harremanen ikuspegi batetik, bide elektronikoa herritarren eta enpresen arteko harremanerako bitarteko berri bihurtuz. Tresna honek antolaketetako produktibitatea hobetzeko eta eguneroko prozesuak sinpletzeko potentzial handia dauka.
Europar Batasuneko Europako Batzordearen arabera, “administrazio elektronikoa administrazio publikoetan IKTak erabiltzea da, antolaketa-aldaketekin eta gaitasun berriekin konbinatuta, zerbitzu publikoak eta prozesu demokratikoak hobetzeko asmoz eta politika publikoen babesa sendotzeko asmoz”.
E-administrazioaren abantailetako batzuk hauek dira:
Segurtasuna eta konfiantza sarean informazioaren gizartearen garapenean zerikusia duten eremuetan. Sarean gure etorkizun digitala prestatzen ari da. Ekimen elektroniko askoren konbinaketa da: gizarte sareak, merkataritza elektronikoa, banka elektronikoa, administrazio elektronikoa..., beraren bidez igarotzen direnak. Horregatik, konfiantza lortu behar da; testuinguru jakin bat noiz den segurua eta berarekin modu seguruan noiz erlazionatu ahal den jakiteko bitartekoak ezagutu behar dira.
INTECO, Komunikazio Teknologien Institutu Nazionala, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioari atxikitako sozietatea da. Horregatik, azken urteetan e-konfiantzaren inguruko zenbait estrategia eta zerbitzu egin ditu Espainian, adibidez:
Ezohiko txosten honetan zehar, Rigako 2006ko Adierazpenean e-gizarteratze edo gizarteratze digitala terminorako dagoeneko emandako definizioa hartuko dugu erreferentzia gisa. Informazioaren gizarte barneratzailea, hau da, guztiontzako Informazioaren Gizartea lortzeko bideratutako neurriak aipatzen dira bertan eta e-gizarteratzearen helburua zehazten du: nahi duen orok, banakako edo gizarte mailako desabantailak izan arren, Informazioaren Gizartean guztiz parte hartzeko aukera izatea. Horrela bada, gizarteratze digitala beharrezkotzat jotzen da gizarte justizia burutzeko eta ezagutzaren gizartean berdintasuna bermatzeko. Beharrezkoa da, gainera, arrazoi ekonomikoak direla-eta, izan ere, informazioaren gizarteak produktibitatea hazteko eta baztertze ekonomiko eta sozialaren gastuak murrizteko duen ahalmena guztiz ustiatzeko aukera eskaintzen du. Horrez gain, informazioaren gizarte barneratzailea lortzeak merkatu-aukera handiak dakartza IKTen sektorerako. Gizarteratze digitala, halaber, funtsezko faktorea da ekonomia eta gizarte mailan aurrera egiteko helburuak lortzeari dagokionez. Izan ere, banda zabalaren eta irisgarritasunaren alorrean dauden desberdintasunak ezabatzean edo gaitasun digitalak hobetzean enplegu eta zerbitzu berriak lortzen dira.
Erreferentziak:
Europako Batzordea. Batzordeak Europako Legebiltzarrari, Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari emandako jakinarazpena: i2010 Europako ekimena gizarteratze digitala lortzeko. Informazioaren Gizartean parte hartzea: http://cort.as/1P6G.
2006ko Rigako Ministerio Adierazpena: http://ec.europa.eu/information_society/events/ict_riga_2006/doc/declaration_riga.pdf.
EBren prentsa jakinarazpena: Internet guztiontzat: EBko ministroek informazioaren gizarte barneratzailea eta oztoporik gabekoa lortzeko hitza ematen dute: http://cort.as/1P6J.
Kontzeptu hau diziplina eta eremu askok partekatzen dute: erkidegoaren garapenak, psikologiak, hezkuntzak, ekonomiak eta gizarte-mugimenduen eta –antolakuntzen azterlanak, besteak beste. Diziplina bakoitzean era desberdinean ulertzen da. Zimmermanen (1984) esanetan, modu bakar batean zehaztea, formula edo errezeta bat bailitzan, ekimenaren kontzeptuaren aurkakoa izan liteke, azken hori beti izango baita sustatu beharreko alderdien araberakoa. Dena dela, definizio orokorrari jarraiki, ekimena dimentsio anitzeko gizarte-prozesua da eta pertsonei beren bizitzen kontrola hartzeko laguntza ematen die. Prozesu honek pertsonek kasuan kasu garrantzitsutzat jotzen dituzten arazoen aurrean jokatzeko gaitasuna sustatzen du, gero beren bizitza, erkidego eta gizartean aplikatzeko. Ekimena dimentsio aniztuna da, gizarte-izaera du eta prozesu bat da. Dimentsio aniztuna dela esaten dugu, dimentsio soziologiko, psikologiko, ekonomiko eta bestelakoen barruan sortzen delako. Ekimena hainbat mailatan ikus daiteke: banakoan, taldean eta erkidegoan. Gainera, definizioz, gizarte-prozesua ere bada, besteekiko harremanean sortzen baita. Ibilbide edo bidai baten antzeko prozesua dela esan genezake, aurrera egin ahala jorratzen da eta. Autonomiaren beste alderdi batzuk testuinguru espezifikoaren eta inplikatutako pertsonen araberakoak izan daitezke, azken horiek irmoak direlarik. Halaber, definizio honi jarraiki, banakoa eta erkidegoa oso lotuta daude.
Erreferentzia:
Empowerment: What Is It?: http://www.joe.org/joe/1999october/comm1.php.
Ahalduntze prozesua, pertsonei ekiteko eta, beren lanetik abiatuta, eredu ekonomiko iraunkorrak sortzeko klabeak ematen dizkiena, enpresak edo ekoizpen-ereduak sortuz eta martxan jarriz. Ekimena hartzea, gizarte aldaketa esanguratsu bat sortzen duen ideia batekin konpromiso irmoa hartzea.
Berarekin lotuta dago herritarren ahalduntzearen kontzeptua: Prozesu honen bidez, herritarrek beren indar politiko eta soziala, konfiantza, ikuspegia eta protagonismoa areagotzen dituzte. Oro har, bere gaitasunetan konfiantza garatzen du onuradunak.
Ashokaren bidez, gizarte ekintzaren beste definizioa aurkitzen dugu: gizarte ekintzailearen lana da, gizarte arazo bat aurkitzen duena eta gizarte aldaketa sortzeko proiektuak antolatzeko, sortzeko eta kudeatzeko enpresa-printzipioak erabiltzen dituena. Ashokak gaineratzen du gizarte ekintzaileak gizarte arazorik larrienetarako konponbide berritzaileak dauzkaten pertsonak direla. Gizarte premiak administrazioko sektoreen edo gobernuaren esku utzi beharrean, gizarte ekintzaileek gaizki funtzionatzen ari dena bilatzen dute eta sistema aldatuz arazoak konpontzen dituzte, konponbidea zabaltzen dute eta gizarte osoak aldatzera bultzatzen dituzte.
Erreferentziak:
http://viverodeiniciativasciudadanas.wordpress.com/glosario-abierto-open-glossary/.
http://www.ashoka.es/%C2%BFqu%C3%A9-es-un-emprendedor-social-0.
Eboluzio betea dagoen multzo heterogeneoa, sare asko eta ezberdinek osatua: Internet, sare lokaleko sare informatikoak, telefono-sare finkoak, telefonia mugigarriko sareak, wifi sareak, GPS satelite sareak, PLC teknologia duten energia elektrikoko sareak, gorputz sareak, sistema sareak eta abar, gero eta digitalagoak eta elkarreragingarriagoak. Internetez haratago doa; ezin dugu Internet dela pentsatu. Beste sare batzuk hartzen ditu barruan: WAN, LAN sare lokalak, etxeko sareak edo HAN, wifi haririk gabekoak, SAN sareak, PLC sare elektrikoaren bidezko komunikazio sareak eta abar. Bilbe teknologikoa (plataformak, interfazeak etab) gero eta gehiago hazten da baina metafora asintota da, inoiz ez baita lortuko. Ingurune teknosozial berriaren oinarria da.
Erreferentzia:
Sáez Vacas, F. (2004).
1999an definitu zuen Osasunaren Mundu Erakundeak (OME): “osasun, partaidetza eta segurtasun aukerak hobetzeko prozesua, pertsonen bizi-kalitatea zahartzen diren heinean hobetzeko asmoz”. Kontzeptu hori Zahartzearen Munduko Bigarren Batzarrean ere jaso zen (2002an Espainiako Madril hirian egina).
“Aktibo” terminoa adineko pertsonen banakako eta taldeko etengabeko partaidetzari dagokio. Partaidetza hori alderdi sozial, ekonomiko, kultural, espiritual eta zibikoetan gertatzen da, eta ez dagokio bakarrik fisikoki lan kontuetan egote fisikoari, edo lan-esku gisa parte hartzeari.
Hala eta guztiz ere, ikuspegi operatibotik, kontzeptu hori adineko pertsonak sartuta dauden alderdi biologiko, psikologiko eta sozialetan ahalduntzeari dagokio. Adinaren berezko aldaketak, ingurumen arriskuak eta arrisku psikosozialak kontuan izaten dira, baita aplikatu ahal diren prebentzio neurriak ere.
Erreferentzia:
http://es.wikipedia.org/wiki/Envejecimiento_humano#cite_note-12.
Adierazpen honetan IKTen erabilera jasotzen da, erabakiak hartzeko prozesu demokratikoetan herritarren partaidetza gaitu eta indartzeko asmoz. Demokraziaren barruan sustatuko den alderdiaren arabera, teknika desberdinak erabil daitezke (Trechsel et al, 2002).
Erreferentzia:
UNDP Europe & CIS, Preparation of e-Participation Guide: Searching for interesting case studies and lessons learned.
2.0 eskola, berrikuntzarako eta irakaskuntza sistemak modernizatzeko, programa berritzailea da, IKTak fondo publikoak jasotzen dituzten hezkuntza zentroetan integratzeko. Programa honen barruan, ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat erabiltzea sartzen da. Programa honen bidez, ikasleei sarbidea eta konektagarritasuna modu puntualean, noizean behin, eta eguneroko ikasketa-jardueratik kanpo, eskaini nahi zaizkie; gainera, baliabide teknologikoak, IKTak, ikasle guzti-guztien baliabidea, modu iraunkorrean, izatea nahi da. Horretarako, Hezkuntza Ministerioaren helburua ikasgela tradizionalak XXI. mendean ikasgela digital bihurtzea da. Ikasgela horiek arbel digitalak eta azpiegitura teknologikoa eta Interneteko oinarrizko konektagarritasuneko azpiegitura edukiko dituzte, ikasgelak errealitatera ireki ahal izateko. Jarduerak 2009 eta 2013. urteen artean egingo dira, eta Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloaren eta DBHko lehenengo zikloaren artean egingo dira.
2.0 Eskola programa egiteko, lankidetza estuan aritzen dira Hezkuntza Ministerioa, autonomi erkidegoak (beraiek zati bat finantzatzen dute), ikastetxeak, irakasleak, teknologiako eta komunikazioko enpresak, argitaletxeak, hezkuntza-softwareko enpresak eta ikasleen familiak.
Programa honen zati garrantzitsu bat, ikasle bakoitzarentzat ordenagailu bat jartzeaz gain, programa egiten den mailako tutoreak eta ikastetxe bakoitzeko teknologiako arduradunak trebatzeko ekintzak egitea da, ez bakarrik teknologiari begira, baizik eta hezkuntzako baliabide digitalak eguneroko irakaskuntzan integratzearen alderdi metodologiko eta sozialei begira. Helburu horrekin, material digital berriak egitea aurreikusi da, Agrega Plataforman daudenak osatzen dituztenak. Plataforma hau hezkuntzako edukiak birjartzeko federazioa da. 18 nodo elkarreragingarri dauzka, estandarrak betez, eta material didaktiko modularrak dira; horregatik, irakasleek gelako programazioari eta ikasleei egokitu ahal dizkie, eta taldekatu, sekuentziatu eta aldatu.
Ikasgela digital horien sorrerak eskolaren eta irakasleen antolaketa egokitzea dakar. Bestalde, ikasgelaren espazio-denbora esparruaren luzapen gisa, tutoretzek eta familiekiko kontaktu birtualek ikasgela birtualak osatuko dituzte. Horrek irakasteko, ikasteko eta ebaluatzeko moduan aldaketa erradikala ekarriko du.
Ikasleen familien parte hartzea programaren funtsezko piezetako bat da, ordenagailua ikasle bakoitzaren tresna pertsonala izango baita. Ikasleen eta familien inplikazioa ekipoen erabileran eta zaintzan eta konektagarritasunaren erabilera ona denon artean egin beharreko lana da.
Erreferentzia:
Jürgen Habermas filosofo alemaniarrak garatutako kontzeptua da. Ideia honen arabera, “eremu publiko honetan pertsonek gai desberdinei buruz era aktiboan eta askatasunez hitz egin dezakete, eremu politikoetakoak izan beharrik gabe”. Kontzeptu honek boterearen esferak lotzen ditu eta gizartearen aldaketa eragin dezake. “Iritzi publikoa sortzen duen gizarte-bizitzaren alorra da” (Bell et al., 2004). “Botere publikoa eztabaida kritikoaren bidez arrazionalizatzeko itxaropena defendatzen du” (Gil, 2005). Esfera publikoa sortzeko, jendeak askatasunez parte hartu behar du eztabaida arrazional batean, eta, ondorioz, kultura, tradizio eta abarri buruzko iritzi eta epaiak ez dira esfera publikoaren parte, baldin eta ez badira aldatzeko asmoz eztabaidatzen. XVIII. mendearen amaierara arte, hau da, nazio-estatuak sortu arte ez zen esfera publikoaz hitz egin. Izan ere, sistema feudalean, adibidez, ez zegoen bereizketarik publikoaren eta pribatuaren artean. Aginte publikoaren parte ez diren herritar guztiek duten ahalmena da esfera publikoa.
Erreferentzia:
http://es.wikipedia.org/wiki/Esfera_p%C3%BAblica.
“Partaidetza” terminoarekin lotuta dago beti, eta banakoei erakundeen bidez edo era auto-antolatuan gizarte-arazoen konponketan parte hartzeko aukera eskaintzen dieten arloek osatzen dute. Globalizazioaren eta desnazionalizazio-prozesuen ondorioz (nazionalismo osteko etika - Frost, 2006), lehen tokiko mailan garatu ohi zen lankidetzak planetako edozein lekutako arazoa jorra dezake egun.
Populazioaren segmentu batzuek ez dute parte hartzen euren gizarteko bizitza sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalean, erabateko gizarte partaidetza ahalbideratzen duten oinarrizko eskubide, baliabide eta gaitasunak falta dituztelako (legezkotasunerako, lan-merkaturako, hezkuntzarako, informazioaren teknologietarako, osasuneko eta gizarte-babeseko sistemetarako, herritar segurtasunerako sarbidea). Gizarte bazterketa funtsezko kontzeptua da Europar Batasunaren (EB) testuinguruan bertako populazio talde batzuen pobreziari, zaurgarritasunari eta bazterketari aurre egiteko. Kontzeptua Europatik kanpo ere zabaldu da, baina modu mugatuagoan. EB-ak 2010. urtea Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Borrokaren Europako Urtea izendatu zuen.
Termino honen aurkakoa gizarte inklusioa da. Hau da, gizarteko kide guztiek gizartearen eremu guztietan (ekonomia, legea, politika, kultura eta abar) berdintasunez parte hartzen dutela bermatzen duen prozesua. Gizarte inklusioak bermatzen du pertsona guztiek aukera berberak dauzkatela eta bizi-baldintza duinak izateko baliabideak eskuratu ahal dituztela.
Erreferentzia:
http://es.wikipedia.org/wiki/Exclusi%C3%B3n_social.
Eskala handiko prozesu ekonomiko, teknologiko, sozial eta kulturala da. Munduko herrialdeen arteko komunikazioa eta elkarrekiko mendetasuna gehitzea dakar. Prozesu honetan, herrialde horien merkatuak, gizarteak eta kulturak bateratzen dira, izaera globala ematen dieten eraldaketa sozial, ekonomiko eta politikoen bidez. Globalizazioa sarritan prozesu dinamiko bat da, batez ere kapitalismo demokratikoaren edo demokrazia liberalaren pean bizi diren eta iraultza informatikoari atea ireki dioten gizarteek sortu dutena. Beren kultura politikoa, antolaketa juridiko eta ekonomiko nazionala, eta nazioarteko harremanak maila handian liberalizatu eta demokratizatu dituzte.
Erreferentzia:
http://es.wikipedia.org/wiki/Globalizaci%C3%B3n.
Gobernu irekia doktrina politiko bat da. Adierazten du gobernuaren eta administrazio publikoaren gaiak irekiak izan behar direla, ahal den maila guztietan, gardentasunari dagokionez. Gainera, herritarrek parte hartzeko eta laguntzeko espazio iraunkorrak sortu behar dira. Gaur egungo demokrazia ordezkatzaileak demokrazia parte hartzaileko beste eredu batera eboluzionatzea bilatzen duen doktrina politikoa da, gobernuek gardentasun mekanismoak ezarriz, eta herritarren partaidetza eta lankidetzarako espazio iraunkorrak sortuz. Azken helburua demokrazia eta biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzea da.
Open government (o-gov) doktrinaz eman diren lehenengo definizioetako bat Javier Llinaresena da. Bere blogean azaltzen duenez, administrazio publikoa eta herritarrak harremanetan sartzeko modu bat da; beraren ezaugarria administrazioaren eta herritarren arteko zuzeneko komunikazio eta kontaktu bideak ezartzea da.
O-gov bat herritarrekin etengabeko elkarrizketan dagoena da, beraiek esaten eta eskatzen dutena jakiteko asmoz, eta beraien premietan eta nahietan oinarritutako erabakiak hartzen dituena, herritarrei eta funtzionarioei lankidetza eskaintzen diena ematen dituen zerbitzuen garapenean, eta erabakitzen eta egiten duen guztia modu ireki eta gardenean jakinarazten duena.
Iñaki Ortizek open government-ari buruzko analisia luzatu du administrazioak sarean: blogean: o-gov kontzeptuaren administrazio-ereduan harremanek protagonismo handia dute. Administrazio “open” bat irekitzen zaie herritarrei, baina baita gainerako administrazioei eta erakunde lankideei ere. “Open” denak zerikusi handia dauka sarearekin. “Open” administrazio bat sareko administrazioa da.
Erreferentziak:
http://www.ogov.eu/open-government/open-government-un-nuevo-modelo-de-gestion-publica/.
http://es.wikipedia.org/wiki/Gobierno_abierto.
1957an, Europako Ekonomi Erkidegoaren Eratze Itunak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioa kontsakratu zuen. Hasieratik, balio bereko lanaren truke ordainketa berdina eskatu zuen. 1975etik aurrera, zenbait zuzentarauk gizonen eta emakumeen arteko berdintasun printzipioaren aplikazioa lan-baldintzetara, laneko prestakuntza eta sustapenera, gizarte segurantzara, ondasun eta zerbitzuen eskuraketara, amatasunaren babesera eta guraso-baimenera zabaldu zuten. Era berean, berdintasun printzipioa eskubideen defentsara, biktimen kalte-ordainetara eta prozesu judizialetako froga-kargara hedatu zen.
Data horretatik aurrera, zenbait itunek (Amsterdamekoak eta Nizakoak, besteak beste) generoaren ikuspegia Erkidegoaren politiketan txertatzea ahalbideratu dute eta tratu-berdintasunaren printzipioa funtsezko eskubide bihurtu dute. Europar Batasunak (EB) bazterketa ezaren printzipioa ere onartzen du, eta tratu-ezberdintasunaren aurkako borrokaren oinarrietako bat da. Lisboako Itunak gizonen eta emakumeen arteko berdintasun printzipioa Europar Batasunaren balio komun bihurtu dute (EB-ko Itunaren 2. artikulua), eta bere jarduketen esparruan berdintasuna eta ezberdintasunaren aurkako borroka sustatu ditu.
Erreferentzia:
http://europa.eu/legislation_summaries/glossary/equal_treatment_es.htm.
Infoegituraren kontzeptuan hauek sartzen dira: jakintza, prestakuntza digitalaren maila, erabiltzaileen irudikapenak eta jarrerak sareen sarbiderako teknologien aurrean (bai kable bidezkoak bai haririk gabekoak) eta beraiek eskaintzen dituzten informazio eta zerbitzuen aurrean.
IKTen sarbide erabatekoa lortzeko, informatikako eta komunikazioetako zenbait azpiegitura teknologiko behar dira, eta erabiltzaile nagusiengan infoegitura bat garatu behar da. Azpiegitura teknologiko horien garapena ezinbestekoa da gizarte batek IKTetarako sarbidea edukitzeko, eta jarduerak eta sor daitezkeen harreman telematikoak zehazten ditu.
Erreferentzia:
Alfons Conella. Infostructure: A key concept in the information society. CEMS Conference, Bartzelona, 1999ko martxoaren 24tik 26ra.
Infobazterketa norbanakoei eta gizarte taldeei informazioaren eta jakintzaren teknologiak eskuratzea galarazten, baztertzen edo oztopatzen dieten gizarte-prozesuen multzoa da, IKTek informazioaren gizartean informazioan, komunikazioan eta jakintzan eskaintzen dituzten abantailetatik pertsona edo talde horiek baztertuz edo bazterketa arriskuan jarriz. Informazioaren gizarte horretan, infobazterketak analfabetismo digital berria sortzen du sektorerik behartsuenetan, eta beraien ezaugarri diren ekonomiako, kulturako eta harremanetako baliabide gabeziari gaineratzen zaie. IKTak laneko baliabide berrietarako, informaziorako, jakintzarako eta herritarren partaidetzaren sakontzerako sarbidea diren aldetik, Infobazterketak sektore behartsuenetan gizarte bazterketa baldintzak okertzen ditu.
Analitikoki, Infobazterketa bi dimentsiotan dagoela bereizi ahal dugu:
a) Ekonomiako, kulturako eta harreman-sareko ezberdintasunen gizarte prozesuak, IKTen sarbide materiala (telefonoa edukitzetik Interneteko sarbideraino) eta analfabetismo digitala gainditzen behar diren info-egiturazko ezagutzen sarbidea galarazten dutenak.
b) Norbanako eta gizarte-talde batzuk masa-komunikabideak ez diren informazio-iturriak eskuratzeko daukaten ezintasuna. IKTek Internet bidez informazio iturri ezberdinak ezagutzeko aukera ematen dute, masa-komunikabideen artean nagusiak ez direnak. Era berean, sarearen ezaugarrietako bat “askoregandik askorentzako” elkarreragingarritasuna da. Telefonoaren bidez banan-banan komunikatzen gara bi alderdiak. Baina sarearen bidezko komunikazioa banan-banan (posta elektronikoa) edo “batengandik askorentzat” (webguneetan edo mezu bat posta-zerrenda batera bidaltzean gertatzen denez) izan daiteke. Herritarren partaidetza eta gizarte demokratikoen demokratizazioa lortzeko, informazioa askotarikoa izan behar da, eta banakakoek, elkarteek edo antolatutako taldeek sarea erabiltzeko benetako aukera eduki behar dute beren informazioak jakinarazteko. Aukera hauen zailtasuna edo bazterketa Infobazterketako beste iturri bat izan daitezke, konplexuagoa baina garrantzi handikoa.
Laburbilduz, infobazterketaren kontzeptuan IKTen sarbidea galarazten duten ezberdintasun (prestakuntzan eta informazioan) sozial, ekonomiko eta kulturalen batura da, gehi beraien sarbide eta komunikazio-erabilera sozial eta herritarra edukitzeko ezintasuna.
Erreferentzia:
http://www.uv.es/~jbeltran/ase/textos/rodriguez.pdf.
Infotartekari terminoa bi hitzen elkarketak osatzen du: informazioa eta bitartekaria. Termino hau web site bat izendatzeko asmatu da. Web site horrek datu kopuru handia biltzen eta antolatzen du, eta bitartekari lanak egiten ditu informazio bat nahi dutenen eta informazioa hornitzen dutenen artean.
Bi bitartekari mota daude:
Terminoa John Hagel-ek asmatu zuen 1996ko artikulu batean: “The Coming Battle for Customer Information”, Havard Business Review-n argitaratua.
Erreferentzia:
http://www.slideshare.net/ebayonet/infomediarios-un-modelo-de-negocio-en-Internet.
Alfons Cornellaren hitzetan, gehiegizko informazioa da, informazio-intoxikazioa. Hau da, pertsona batek prozesatu ahal duena baino informazio bat daukanean eta, horrenbestez, antsietatea sortzen denean (teknikoki, information fatigue syndrome). Ingelesez information overload (informazio-gainkarga) erabiltzen da. Berba hori Alvin Tofflerek eman zuen aditzera bere 1970eko best-sellerrean. Pertsona batek, gehiegizko informazioa daukanean, gai bat ulertzeko eta erabakiak hartzeko izan ditzakeen zailtasunei buruzkoa da.
Erreferentziak:
http://es.wiktionary.org/wiki/infoxicaci%C3%B3n.
http://es.wikipedia.org/wiki/Sobrecarga_informativa.
Henry Chesbrough irakasleak asmatutako terminoa. Berrikuntza estrategia berri bati dagokio; beraren bidez, enpresak beren antolaketako barne-mugetatik haratago doaz eta kanpoko profesionalekiko lankidetzak funtsezko papera dauka. Open innovation barne-jakintza eta kanpo-ezagutza elkartzean datza, I+G proiektuak aurrera ateratzeko. Gainera, esan nahi du enpresek barne-kanalak eta kanpo-kanalak erabiltzen dituztela beren produktu eta teknologia berritzaileak merkaturatzeko. Testuinguru honetan, unibertsitateek eta ikerketa zentroek ikuspegi eta konponbide berriak eskaintzen dizkiete eredu hau erabiltzen duten konpainiei. Berrikuntza mota hau adimen kolektiboa deritzonari dagokio.
Tradizionalki, konpainiek berrikuntza modu itxian kudeatu dute (berrikuntza itxia edo closed innovation). Sistema horren bidez, ikerkuntza proiektuak antolakundearen jakintzaz eta bitartekoez bakarrik kudeatzen dira. Eredu klasiko honen pean, proiektuak enpresaren barruan hasi eta bere merkatuan amaitzen dira. Baina, Open Innovation ereduarekin, proiektuak enpresaren barruan nahiz kanpoan sor daitezke. Berrikuntza prozesuaren hasieran nahiz bitarteko faseetan sar daitezke, eta merkatuan konpainia beraren bidez edo beste enpresa batzuen bidez sar daitezke (patenteen lizentzia, transferentzia eta abar).
Erreferentzia:
http://es.wikipedia.org/wiki/Innovaci%C3%B3n_abierta.
Gizarte-berrikuntzak kulturan eta gizartean aldaketa bat sustatzea dakar, zenbait balio bultzatzeko: hezkuntza eta prestakuntza, genero berdintasuna, dibertsitatea, partaidetza, enpleguaren kalitatea, erakundeen gizarte erantzukizuna, zahartze aktiboa, eta beste batzuk, hala nola, sormena, ausardia, arriskuarekiko konpromiso zuhurra, jakin-mina, alternatiba berri eta hobeak bilatzeko joera, saiakera on batean porrot egiten duten pertsonak gizartean baloratzea, eta abar. (http://www.innobasque.com/home.aspx?tabid=276).
Europar Batzordearen arabera, “Gizarte Berrikuntza merkatuak edo sektore publikoak behar bezala asetzen ez dituzten gizarte premiak asetzeko modu berriak aurkitzean datza, edo gizartearen erronka handiak konpontzeko behar diren jarrera-aldaketak sortzeko moduak”.
Erreferentziak:
This is Social Innovation: http://ec.europa.eu/enterprise/flipbook/social_innovation/.
Social Innovation (Europako Batzordea): http://cort.as/1P7j.
Innobasque Gizarte Berrikuntza: http://www.innobasque.com/home.aspx?tabid=811.
Kontzeptuaren jatorriaz esan behar dugu Adimen kolektiboa, ziberespazioaren antropologia baten alde (Pierre Levy-k 1997an argitaratua) aitzindaria izan zela. Hauxe da tesi nagusia: jakintza kolektibo bat dago, gizakiak dauden edozein tokitan, eta tresna teknologikoen bidez sustatu ahal da. Beraz, egilearen arabera, adimen kolektiboa pertsona-kolektibo batek elkarrekin lan egiteko eta bere etorkizunaz erabakitzeko eta testuinguru gero eta konplexuago batean bere helburuak lortzeko daukan gaitasuna da: “Etorkizunaren webak, egilearen ustez, globalizatutako eta ziberespazioan elkarri konektatutako gizateriaren adimen kolektiboa adieraziko du” (Levy, 1997).
Oso interesgarria da, bestalde, James Surowiecki-k “Ehun bat baino hobe” lanean fenomenoaz egiten duen deskribapena. Jatorrizko izenburua erakargarriagoa da: Jendetzaren jakituria (Wisdom of the crowds, 2004): Taldeko kide askok arazo bati buruzko azaleko informazioa daukatenean ere, taldeek erabaki onak har ditzakete, batzuetan adituek baino hobeto. Hori guztia faktore batzuk betetzen badira, iritzi kolektibo egokia errazten dutenak:
Erreferentziak:
Surowiecki, J. (2005): Ehun bat baino hobe: jendetzaren jakituria edo zergatik gehiengoa beti den gutxiengoa baino bizkorragoa. Urano.
Lévy, P. (1999): Collective intelligence: mankind’s emerging world in cyberspace. Perseus Books.
Kontzeptuak hainbat konturi egiten die erreferentzia. Banakako mailan, IKTak ahalik eta eremu gehienetan eraginkortasunez erabiltzen jakiteari dagokio. Terminoak izaera ebolutiboa iradokitzen du, IKTen erabilerak etengabeko prozesua duena, eta hori gaitasun digitalaren maila aztertzeko interesgarriagoa litzateke bertako eta etorkin digitalen arteko banaketak proposatzen duena baino.
Mossbergerrek, Tolbertek eta McNealek (2008) “gaitasunen jarraipena” dagoela uste dute, gaitasun digitalaren hainbat maila ezberdinduz. Eta jarraipen horretan zehar pertsonen arteko diferentzia konektagarritasunaren maiztasunak eta konexioaren abiadurak zehazten dute.
Erakundeen eremuan, ahalduntze digitalaren kontzeptua garatu eta maiz aplikatu da, IKTen gizarteratze maila baloratzeko eta bikaintasuna lortze aldera bideratzeko aukera eskainiz, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko helburuarekin. CTIC fundazioak bost garapen fase zeharkatzen dituen ahalduntze digitalaren eredua proposatzen du:
Erreferentziak:
CTIC Fundazioa. Heldutasun digitaleko eredua: http://www.ader.es/servicios/tecnologias-de-la-informacion/modelo-de-madurez-digital/.
Mossberger, K., C. J. Tolbert, and R.S. McNeal (2008): Digital Citizenship: The Internet, Society, and Participation. Cambridge, MA: MIT Press.
Reig, D. (2010): Bederatzi joera 2011n (edo haratago). Online eskuragarria: http://www.dreig.eu/caparazon/ 2010/12/25/tendencias2011/
Uzelac, A. (2010): “Kultura digitala, teknologia eta kultura elkartzen dituen paradigma konbergente bat: kultur sektorearentzako erronkak”: Pau ALSINA (koord.). Kulturaren digitalizaziotik kultura digitalera» [dossierra online]. Digithum. 12. zk. UOC. ISSN 1575-2275. http://digithum.uoc.edu/ojs/index.php/digithum/article/view/n12-uzelac/n12-uzelac-esp.
Estrategia honek bermatu nahi du leku zehatz batean sortzen diren politikek ez dezatela eduki efektu negatiborik gizonen eta emakumeen egoeran, eta gainera generoen arteko berdintasunean eragin positiboa izan dezatela. Beraz, generoaren ikuspegia zeharka txertatzen da erabakitzen diren politika, neurri eta akordio guztietan.
Gutxiengo etnikoa gizarte talde bat da, bere hizkuntza, dialekto, arraza, erlijio edo jatorri historikoa dela-eta bereizten dena. Hori askotan gainerako taldeek talde hori baztertzeko zioa izaten da. Gutxiengo talde etnikoak lurralde jakin batzuekin identifikatu ahal dira. Egitura antolatua eduki dezakete, edo ez, eta beraien kohesioa talde etniko diren aldetik dauzkaten harreman propioetan bakarrik oinarritu ahal da.
Erreferentzia:
http://es.wikipedia.org/wiki/Minor%C3%ADas_ %C3%A9tnicas.
Bertako digitaltzat joko dugu teknologia digitala orokorrean sartu bitartean edo ondoren jaiotako pertsona eta, gaztetatik teknologia horrekin elkarreragitean, bere kontzeptuen ulermen hobea duena. Marc Prenskyk eman zion izena Bertako Digitalak, Etorkin Digitalak lanean (2001). Egileak bertako pertsona digitalaren eta herri jakin bateko pertsonaren arteko analogia egin zuen: azken horientzat, hizkuntza eta ohiturak ohikoak dira, etorkinentzat ez bezala, eskualdeko ohiturak hartu eta egokitu behar baitira (http://en.wikipedia.org/wiki/Digital_native). Horrela bada, teknologia baino lehenago jaio zirenak, aurredigitalak, etorkin digitaltzat jotzen dira.
Bertako pertsona digitalaren kontzeptuak eztabaida asko sortu ditu. Bi talde horien artean (bertako versus etorkin digitalak) dagoen tarteak tirabirak sortzen ditu lan, gizarte eta hezkuntza alorretan, etorkin digitalek gizarteratzeko eta eguneratze teknologikoetan egunean egoteko zailtasunak baitituzte.
Hala eta guztiz ere, dikotomia hori sinple eta orokorregia da. Adibidez, ezin ditugu bertako pertsona digitaltzat hartu gaur egun gazteek gozatzen duten teknologia sortu duten helduak? Bestalde, eta alfabetatze digitalak dakarrena kontuan hartuta, bertako pertsona digitalak alfabetatuak daudela pentsatzea teknologian barneratuta daudelako ez da erreala teknologiari eskaintzen dizkioten erabilera murritzak (gehienbat dibertimenduzkoak) kontuan hartzen badugu. Hala adierazten du Hargittaik (Hargittai, Fullerton, Menchen-Trevinoy Yates Thomas, 2010) unibertsitateko ikasleek interneteko edukia baloratzeko zuten moduari buruzko ikerketa batean:
“Gazteak webarekin hazi izan direlako bakarrik ezin dugu esan hura erabiltzeko gai direnik”. Reigen (2010) ustez, hezkuntza sistemak eta gizarte inguruak hainbat jarduera eta gaitasun sustatu behar ditu sareko erabiltzaile gazteenen artean benetan pertsona alfabetatuak izan daitezen. Jarduera eta gaitasun horien artean hauexek daude:
Azken finean, milurtekoaren ikastun berrientzat gomendatutako gaitasunak dira ELGAren txostenaren arabera.
Erreferentziak:
Digital native (n.d). In Wikipedia: http://en.wikipedia.org/wiki/Digital_native.
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA). (2010) XXI. mendeko gaitasunak eta trebakuntzak milurteko berriko ikastunentzat ELGAko herrialdeetan: http://recursostic.educacion.es/blogs/europa/media/blogs/europa/informes/Habilidades_y_competencias_siglo21_OCDE.pdf.
Hargittai, E., Fullerton, L., Menchen-Trevino, E. eta Yates Thomas, K. Trust Online (2010): Young Adults’ Evaluation of Web Conten International Journal of Communication 4, 468–494. http://ijoc.org/ojs/index.php/ijoc/article/view/636/423.
Reig, D. (2010): Bertako digitalak ala naufrago digitalak? Jarrerak eta gaitasunak: http://www.dreig.eu/caparazon/2010/07/29/nativos-naufragos-digitales-competencias/.
Aporta proiektuaren definizioaren arabera: “Sektore publikoaren informazioaren berrerabilera sektore publikoko organismoek sortutako informazioa pertsona fisiko edo juridikoek erabiltzean datza (helburu komertzialekin edo bestelakoekin). Hala eta guztiz ere, 37/2007 Legeak berrerabileraren kontzeptutik baztertzen du sektore publikoko administrazioen eta organismoen artean, esleituta dauzkaten funtzio publikoak gauzatzean, informazioa trukatzea. / Jakintzaren ekonomian, sektore publikoaren informazioaren berrerabilerak potentzial ekonomiko esanguratsua dauka, informazio digitaleko produktu askorentzat funtsezko oinarria baita. Horregatik, ezinbestekoa da informazio publikoa modu eraginkorrean berrerabiltzea, bere potentziala aprobetxatzeko eta horrela produktu, zerbitzu eta merkatu berriak garatzeko, eduki digitalen espainiar industrian garapen ekonomiko handiagoa lortzen dutenak eta lanpostu gehiago sortzen dituztenak”.
Erreferentziak:
Aporta proiektua: http://www.aporta.es.
Open Data Euskadi: http://opendata.euskadi.net/w79-home/es.
Kontzeptuaren jatorriaz esan behar dugu Adimen kolektiboa, ziberespazioaren antropologia baten alde (Pierre Levy-k 1997an argitaratua) aitzindaria izan zela. Hauxe da tesi nagusia: jakintza kolektibo bat dago, gizakiak dauden edozein tokitan, eta tresna teknologikoen bidez sustatu ahal da. Beraz, egilearen arabera, adimen kolektiboa pertsona-kolektibo batek elkarrekin lan egiteko eta bere etorkizunaz erabakitzeko eta testuinguru gero eta konplexuago batean bere helburuak lortzeko daukan gaitasuna da: “Etorkizunaren webak, egilearen ustez, globalizatutako eta ziberespazioan elkarri konektatutako gizateriaren adimen kolektiboa adieraziko du” (Levy, 1997).
Oso interesgarria da, bestalde, James Surowiecki-k “Ehun bat baino hobe” lanean fenomenoaz egiten duen deskribapena. Jatorrizko izenburua erakargarriagoa da: Jendetzaren jakituria (Wisdom of the crowds, 2004): Taldeko kide askok arazo bati buruzko azaleko informazioa daukatenean ere, taldeek erabaki onak har ditzakete, batzuetan adituek baino hobeto. Hori guztia faktore batzuk betetzen badira, iritzi kolektibo egokia errazten dutenak:
Erreferentziak:
Surowiecki, J. (2005): Ehun bat baino hobe: jendetzaren jakituria edo zergatik gehiengoa beti den gutxiengoa baino adimentsuago. Urano.
Lévy, P. (1999): Collective intelligence: mankind’s emerging world in cyberspace. Perseus Books.
Pertsonek espazio batean modu kontzientean parte hartzen duten gizarte-ekimenei esaten zaie gizarte-partaidetza. Parte hartzean, zenbait talderen aurrean beren jarrera azaltzen dute eta beraiekin bat egiten dute, kausa jakin batzuk burutzeko; kausa horiek praktikan gauzatzeko, botereko gizarte egiturak erabiltzea beharrezkoa da.
Parte hartzea gizarte espazio berriak eratzeko aukera edo gizarte eragileak gizarte mugimenduetan, gobernuko eta gobernuz kanpoko erakundeetan sartzea da, edo esfera publikoan presentzia izatea egoerak erreklamatzeko edo aldaketak eskatzeko.
Parte hartzeko moduen artean, Latinoamerikako protagonistak, 1980ko hamarkadan bereziki, gizarte mugimenduak izan ziren. Aitzitik, gaur egun, Rott-en ikuspegitik, berak adierazpen errealistatzat duena, gizarte mugimenduen goraldia amaitu egin da. Rott-en arabera, aldaketa horren kausetako bat Brasilen ikus dezakegu. Herrialde horretan alderdi politiko batek bereganatu zituen mugimenduak, beste artikulazio-bide batzuk eskainiz. Gizarte mugimenduetako eta GKEetako buruzagietako asko Langileen Alderdian (PT) sartu ziren. Eta alderdiek (jarraitzen du egileak), hirugarren munduan edo Latinoamerikan bere burua finantzatu behar dutenean, posizioak lortzeko edo borondatezko laguntzak eskuratzeko ordainketak onartzeko duten tentazioa oso handia da. Horregatik, alderdi politikoetan sartzen diren gizarte mugimenduetako kideek beren kausak neurri batean utzi behar dituzte, alderdiak egokitzat jotzen duen neurrian.
Gizartean parte hartzeko bigarren mota bat gobernuz kanpoko erakundeetan (GKE) gertatzen da. Rott-ek batez ere ikuspegi ekonomikoa ematen die, gobernuz kanpoko erakundeek pentsaera lehiakorra dutelako baliabideak bereganatzeko unean. Horrenbestez, GKEek ez dute zertan jardun behar gizarte erresistentziako ildoan; aitzitik, gizarte kontzepzio hegemonikoak izan ditzakete. Egilearen arabera, baliabideen bilaketak “political correctness” moduko bat finkatzen du, baliabideen bilatzaileek baliabideak ematen dituztenen ideologiak bereganatu behar dituztelako.
Latinoamerikan beste parte hartze mota bat gertatu da, auzokide elkarteen sorrerarekin. Auzoetako emakumeak, gehienetan, honelako elkarteak sortuz antolatu dira.
Erreferentziak:
Berlingo Unibertsitate Libreko Ikerketa Latinoamerikarren Unibertsitatea, http://www.lai.fu-berlin.de/es/e-learning/projekte/frauen_konzepte/projektseiten/konzeptebereich/rot_partizipacion/contexto.html.
Arestian aurreratu dugun gizarte-berrikuntzaren definizioan sakonduz gero, kontzeptu garrantzitsu bat sortuko da: berrikuntzaren gizarte iragazkortasuna. Zenbait gizarte faktore (sormena, bizi-kalitatea, kultura aniztasuna, lankidetza eta sarean lan egiteko gaitasuna) dira gizarteak berrikuntzarekin daukan iragazkortasun maila definitzen dutenak. Gizartearen gizarte-berrikuntzarako gaitasuna eta berrikuntzaren kultura enpresa-berrikuntzari lotuta daude eta berarengan eragina dute. Enpresa-berrikuntza egoteko, ezinbestekoa da ingurune sozial egokia egotea, berrikuntza handikoa. Hau da, alor guztietan (hezkuntza, kultura, artea, gobernua etab) berrikuntzak sortzeko gaitasuna duen gizartea, barne eta kanpo berrikuntza bereganatzeko gai den gizartea. Beste modu batean esateko, GIZARTE-BERRIKUNTZA egon behar da.
Zenbait ikerlan enpirikok erakusten dutenez, lurralde batek berrikuntza bereganatzeko daukan gaitasunak beraren enpresa-garapena baldintzatzen du. Horrenbestez, lurraldean berrikuntzaz hitz egiteak bi kontzeptu bereizezinez hitz egitea dakar: gizarte-berrikuntza + enpresa-berrikuntza. Harremana zuzenean proportzionala da: lurralde batek berrikuntza zenbat eta gehiago bereganatu (gizarte-berrikuntza), orduan eta enpresa-berrikuntzako gaitasun handiagoa izango du. Eta, aitzitik, berrikuntzaren gizarte iragazkortasun handiagoa den heinean, berrikuntza eta enpresa-lehiakortasun maila txikiagoa izango da. Lehenengo ondorioa da berrikuntza sistemek berrikuntza behar dutela.
Erreferentzia:
Berrikuntza-lurraldeak: Gizarte-berrikuntza, enpresen berrikuntza lehiakorraren motor: www.makingmedia.es/pdf/TicAsturias2011_baja.pdf.
Gaur egun, termino hori giza komunikabide gisa funtzionatzen duten erabiltzaileei aplikatzen zaie. Horrek esan nahi du aldi berean edukiak kontsumitzen eta produzitzen dituztela. Prosumitzaile batek ez dauka dirua irabazteko asmorik; informazioa trukatzeko mundu digitalean parte hartu baino ez du egiten. Hori da adibidez P2Pen kasua, pareko sare trukagarriak. Sarean tutorialen orrialdeak ere badaude, erabiltzaileei zenbait eginkizun egiten irakasteko, web garapena eta produkzioa sustatzeko asmoz.
Prosumer hitzak ederki deskribatzen ditu 2.0 web iraultzako milioika partaide. Izan ere, gero eta pertsona gehiago igotzen dute informazioa sarera eta, aldi berean, gero eta pertsona gehiagok kontsumitzen dute. Horrela, informazioa norabide guztietarantz doa. 2.0 web honetan prosumitzailearen figuran zentratutako zenbait proiektu daude, hala nola iStockphoto. Halere, adibiderik argiena Lego enpresan gertatzen da, Mindstorms-ekin.
Terminoa ez da berria; espresio hau arau bihurtuko da datozen urteetan. Dagoeneko zenbait enpresak (Sony-k adibidez) erabiltzen dute, konpartitzeko asmoz dokumentalak sortzen dituzten bideokameren erabiltzaileak deskribatzeko. Horrela, terminoa erraztasuna eta erabiltzailearekiko bateragarritasuna eskaintzen dituzten teknologia berrietan ere aplikatzen da.
Argi dago produzitzeko eta kontsumitzeko joera hori bizi dugun testuinguru digitalari zor zaiola. Bertan, komunikazio sareei aplikatutako teknologiaren garapenak informazio mota oro errazago eskuratzea ahalbideratzen du. Muga geografikoak ez dira oztopo.
Prosumer Jean Cloutier-en EMREC (igorle-hartzaile) ereduaren antzekoa da. Eredu horretan, igorlearen eta hartzailearen artean informazioa transmititzeko eta erantzuteko kate bat dago. Cloutier-ek jakintzat ematen du, dauden baliabide berriekin, edozein erabiltzaile izan daitekeela mezuen igorle eta hartzaile aldi berean.
Erreferentziak:
http://es.wikipedia.org/wiki/Prosumidor.
http://viverodeiniciativasciudadanas.wordpress.com/glosario-abierto-open-glossary/.
Pertsona taldeek eratutako gizarte egiturak. Harreman mota batek edo gehiagok lotzen dituzte: adiskidetasuna, ahaidetasuna, interes komunak edukitzea edo jakintza arlo berean adituak izatea.
Erreferentziak:
http://es.wikipedia.org/wiki/Red_social.
http://viverodeiniciativasciudadanas.wordpress.com/glosario-abierto-open-glossary/.
Gizarte komunikabideak (social media, ingelesez) online komunikazio-plataformak dira. Haietan, edukia erabiltzaileek sortzen dute 2.0 sareko teknologiak erabiliz, informazioaren edizioa, argitalpena eta trukea errazten dutenak. Kaplan eta Haenlein irakasleek gizarte komunikabideak honela definitzen dituzte: “Interneten oinarritutako aplikazio multzo bat, 2.0 sarearen funts ideologiko eta teknologikoekin garatzen direnak, eta erabiltzaileak sortutako edukiak sortzeko eta trukatzeko bide ematen dutenak”.
Gizarte komunikabideak aberatsak dira parekoen arteko eraginean eta elkarreraginean, eta beraien audientzia publikoa gero eta “adimentsuagoa” eta partaideagoa da. Gizarte komunikabidea plataforma digitalen multzo bat da, WOMMen (ahotan dabilen marketinga) inpaktua areagotzen duena eta neurgarri bihurtzen duena eta, horrenbestez, errentagarri bihurtzen duena, gizarte komunikabideen marketingaren bidez eta social CRMaren bidez. Community manager-ek enpresen inguruan komunitateak sortzen eta zaintzen dituzte. Baliozko edukia sortzen dute, elkarrizketak pizten dituzte, jendea parte hartzera animatzen dute, marken online presentzia monitorizatzen dute... Gizarte komunikabideek pertsonen arteko komunikazioa eta marken eta pertsonen arteko komunikazioa aldatu dituzte.
Gizarte komunikabiderik hedatuenak gizarte sareak, blogak, mikroblogak eta multimediako partekatze-zerbitzuak dira.
Erreferentzia:
http://es.wikipedia.org/wiki/Medio_social_(social_media).
Informazioaren gizartean informazioaren sorrera, banaketa eta manipulazioa errazten dituzten teknologiek funtsezko papera jokatzen dute gizarteko, kulturako eta ekonomiako jardueretan. Informazioaren gizartearen kontzeptua herrialde industrializatuen programek inspiratu dute. Terminoa politikoagoa da teorikoa baino, gizartearen geldialdia gainditu ahal izateko asmo estrategikoa baita. Era berean, “informazioaren gizartearen” kontzeptuak zenbait disposizio historiko dakartza berekin, mentalitate arkaikotik modernorako aldaketarekin parekatzen dutenak. Informazioaren gizartea gizarte industrialaren ondorengoa da. Erlatiboki antzekoak izan daitezke kontzeptu hauek; industriaren osteko gizartea (Daniel Bell), posfordismoa, gizarte posmodernoa, jakintzaren gizartea, besteak beste. Azken kontzeptu hori informazioaren gizartea kontzeptuari gailentzen ari zaio.
Erreferentzia:
http://es.wikipedia.org/wiki/Sociedad_de_la_informaci% C3%B3n.
1991n asmatu zuen Jan van Dijk-ek De Netwerkmaatschappij (Sare-gizartea) lanean. Halere, gehien garatu eta hedatu duena Manuel Castells izan da La Sociedad Red liburuan, La Era de la Información triologiako lehenengo liburukia.
Manuel Castellsen ustez, gizarte egitura hiru harreman motaren bidez sortzen da:
Sare-gizartean, errealitatea informazio sareek eraikitzen dute. Sare horiek informazioa prozesatzen, biltegiratzen eta transmititzen dute; distantzia, denbora eta bolumenak ez dira oztopo. Gizartearen funtzionamendua ulertzeko modu berri hau globalizazioan oinarritzen da, Interneti esker garatu dena.
Harreman hauek finkatzeko, mantentzeko, aldatzeko edo suntsitzeko modua XX. mendearen erdialdeko gizarte-paradigma berriaren aurrean aldatu zen. Gizarte berria, sare-gizartea, informazioan eta jakintzan oinarritutako iraultza teknologiko batetik jaio zen, eta ekonomia berri bat sortu zuen. Hauek dira beraren hiru ezaugarri funtsezkoak:
Ekonomia berriaren ezaugarri hauek errotik aldatzen dute ekoizpen, esperientzia eta botere harremanak nola gertatzen diren, eta lan-merkatua eta enplegua, kultura, politika, estatua, kontsumoa eta abarrekoak birdefinitzen dituzte.
Erreferentziak:
Castells, M. (2004): “Informationalism, Networks And The Network Society: A Theoretical Blueprint”. En Castells, M. (Ed.), The Network Society: A Cross-Cultural Perspective. Northampton, MA: Edward Elgar.
Castells, M. (2000): “Materials for an exploratory theory of the network society”. En British Journal of Sociology, Jan-Mar 2000, 51(1), 5-24. London: Routledge.
Wikipedia: http://es.wikipedia.org/wiki/Sociedad_red.
Termino antropiko eta soziala da, adineko pertsonen populazioari dagokiona. Gaur egun arte zaharra izatearen sinonimo zen. Biztanleria-talde hau erretiratuta dago eta 65 urte edo gehiago dauzka.
Adin-talde hau biztanleriaren piramidean hazten ari da, hau da, populazioaren egitura adinen arabera banatzen badugu, talde honetakoak gero eta ugariagoak dira. Horren arrazoia da jaiotza-tasak behera egin duela eta herrialde askotan bizi-kalitatea eta bizi-itxaropena hobetu direla.
Adineko pertsonen bizi-baldintzen ezaugarri nagusiak, besteak beste, lan-aukeren, gizarte-jardunaren eta gizarteratzeko gaitasunaren galera dira. Horregatik, sarritan zokoratuta eta baztertuta sentitzen dira. Herrialde garatuetan gehienek bizi-maila hobea dute, estatuak ordaintzen die eta pentsioak, osasun-bermeak eta bestelako onurak jasotzen dituzte.
Subsidiariotasuna, lehenik eta behin, egiturako kolektibo bakoitzaren autonomia aitortzean datza, bere helburuak finkatzeko eta horiek lortzeko prozesuak erabakitzeko orduan. Baina, bestalde, elkarrizketa eta gizarte-taldeko kide guztien (banakoak eta kolektiboak) partaidetza eskatzen ditu helburu orokorrak definitzerakoan, helburu horiek lortzeko estrategiak diseinatzerakoan, horiek gauzatzerakoan eta ebaluatzerakoan, eta autoerregulazioko eta elkarrekin arautzeko tresnen errespetua. Subsidiariotasun printzipioa gizarte-egitura bateko kide guztien autodeterminazio eskubidearen errespetu gorenean oinarritzen da. Aldi berean, demokrazia parte hartzailea deritzogun horren elkarreragin soziopolitikoko dinamikaren eraikin osoaren oinarria da.
Erreferentzia:
http://es.wikipedia.org/wiki/Principio_de_subsidiariedad.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, IKT ere esaten zaienak, informazioa kudeatzeko eta leku batetik besterako garatu diren teknologien multzoa dira. Oso konponbide-sorta zabala da. Informazioa gordetzeko eta gero berreskuratzeko teknologiak, informazioa leku batetik bestera bidaltzeko eta jasotzeko teknologiak, edo informazioa prozesatzeko teknologiak, gero emaitzak kalkulatu ahal izateko eta txostenak egin ahal izateko, hemen sartzen dira. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez egiten ditugun erabileren zerrenda egingo bagenu, bukaezina litzateke:
Aurrerapen horiek ditugu ezagunenak, baina askozaz ere gehiago daude:
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gure bizitzan daude eta bizimodua aldatu digute. Iraultza hau teknologia digitalaren agerpenak ahalbideratu du. Teknologia digitalak, gero eta ordenagailu ahaltsuagoak sortzearekin batera, gizateria zientzian eta teknikan oso azkar aurrera egitera eraman du, eta geure armarik sendoena eman digu: informazioa eta jakintza. Baina ez hori bakarrik; informazioaren eta komunikazioaren teknologiek enpresen kudeaketa eta negozioak egiteko modua eraldatu dituzte:
Enpresen kudeaketako alor guztietan, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek geure lan egiteko modua eraldatu dute. Egiteko astunenetatik askatu gaituzte, baliabideak optimizatu dituzte eta produktiboago bihurtu gaituzte. Haiei esker, askozaz ere gehiago, kalitate hobeagorekin, eta denbora laburragoan, produzitzen dugu.
Erreferentziak:
http://www.serviciostic.com/las-tic/definicion-de-tic.html.
http://es.wikipedia.org/wiki/Tecnolog%C3%ADas_de_la_informaci%C3%B3n_y_la_comunicaci%C3%B3n.
2.0 sarea aplikazio tradizionaletatik azken erabiltzaileari begira egindako web aplikazioetarako eboluzioaren irudikapena da. 2.0 sarea jarrera bat da, eta ez teknologia bat. 2.0 sarea aplikazio tradizionaletatik azken erabiltzaileari begira sarearen bidez funtzionatzen duten aplikazioetara gertatu den trantsizioa da. Lankidetza sortzen duten aplikazioak eta mahaigaineko aplikazioak ordezkatzen dituzten zerbitzuak dira.
2.0 sareko web aplikazioek informazioa partekatzea, elkarreragingarritasuna, erabiltzailean zentratutako diseinua eta world wide web-eko lankidetza errazten dituzte. 2.0 webgune batek erabiltzaileei elkarren artean eragitea eta lan egitea ahalbideratzen die, komunitate birtual batean sortutako edukiaren sortzaile diren aldetik. Beste webgune batzuetan, ordea, erabiltzaileek beraientzat sortu diren edukiak modu pasiboan behatu baino ez dute egiten. 2.0 sarearen adibide batzuk hauek dira: web komunitateak, web zerbitzuak, web aplikazioak, gizarte sareko zerbitzuak, bideoak ostatatzeko zerbitzuak, wikiak, blogak, mashupak eta folksonomiak.
Erreferentziak: