2. Eremua
Azterlanak bere baitan EAE osoa hartzea planteatu zen eta, horrexegatik, baimena eskatu zitzaion Barne Ministerioari hiru lurralde historiko bakoitzean dauden hiru espetxeek parte har zezaten: Basauriko Espetxea (Bizkaia), Langraiz Okako Espetxea (Araba) eta Martuteneko Espetxea (Gipuzkoa).
Ondoren, Zumarragan dagoen (Gipuzkoa) Ibaiondo adingabeen zentroaren eta Aramaioko (Araba) “Txema Fínez” adingabeen zentroaren partaidetza eskatzeko interesa ere ikusi zen, biak Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailburuordetzaren menpekoak, zeren eta askatasunik gabeko zigorra bete behar duten adingabeen buruko osasuna aztertu beharreko aldagaia zela uste izan baitzen.