Bigarren eranskina: 2 . Landa azterketaren galdeketa gidoia (2013)
GALDEKETA GIDOIA OAUB, TALDE TEKNIKO, EIT ETA PSIKIATRENTZAT
1. Zein protokolo jarraitzen da burutik gaixo dauden pertsonekin esku hartzeko/arreta eskaintzeko? PRAKTIKA NOLAKOA DA?
Hasierako elkarrizketa, detekzioa (inklusio-irizpideak, erabakia nork hartzen duen, balorazio diagnostikoak detektatu eta egitean zer tresna psikometriko erabiltzen den diagnostikoan).
Aurretiko historia klinikoa (Osabide), OMZrekin koordinazioa, beste hainbat erakunderekin eta abar.
Kasuen jarraipena, medikazioa ematea.
Psikiatra aholkulariarengana/espezialistarengana bideratzea.
Ondorioztatutako erregimen-neurriak eta/edo tratamendu-neurriak, koordinazioa tratamendu-batzordearekin.
Gaixotasun mentalak presoen artean duen prebalentzia eta patologia nagusiak, patologia duala eta abar.
2. Osasun-arretan antzemandako aldaketak (osasun mentalari dagokionez bereziki), 2011n Osakidetzaren eskumenen transferentzia egin eta gero.
Eragindako aldaketak/indarrean dauden funtzionatzeko moduak (Osabideren sarrera, laguntza-baliokidetasunaren printzipioa eta bar).
Abantailak.
Desabantailak.
3. PAIEMari aipamena (programa honetan sartuta dauden pertsonen diagnostikoa azpimarratzen da, kontuan hartu beharreko beste patologia batzuk kanpoan utzi behar ote diren baloratzeko; diagnostiko espezifiko bat ez badute ere, nortasun-asaldurak dituztela susmatzen den pertsonen arreta aztertu eta barne hartuta dauden ala ez kontuan hartu behar da).
Nola detektatu, baloratu edo diagnostikatu eta nola erabaki preso dagoen pertsona bat programan sartu ala ez? (Erabilitako tresna psikometrikoak, balorazioa egiteaz arduratzen den profesionala).
Ba al dago diziplina anitzeko talde bat? Zein da bere osaera? Zein maiztasunarekin biltzen da? Nola funtzionatzen du? Barneratuta dauden pertsonen ratioa profesional bakoitzagatik.
Nola egiten da kasuen jarraipena? Nor arduratzen da? Zein maiztasunarekin ikusten dira pertsonak? Sei hilean behingo ebaluaziorik egiten al da?
Barne hartutako pertsonen zerrendarik ba al dago?
Zein tratamendu-proposamen egiten da pertsona horiekin? Zein ibilbide lantzen dira? Espetxe Erregelamenduko zein artikulu aplikatzen zaizkie? 60. artikulua eskatzen al da?
Espetxearen barruan jarduera espezifikorik egiten al dute? Errehabilitazio psikosozialeko programarik al dago? PIR egiten al da eta nola barneratzen dira PITen barruan?
Nola koordinatzen da erkidegoko egituraren barruko erakundeekin? Zer deribazio egiten da? (espetxeen artean/espetxetik kanpo).
Daturik hartu badaiteke: deribazioak espetxe-ospitale psikiatrikoetara (irizpideak eta kasu kop.); deribazioak zaintzako ospitale-unitate psikiatrikoetara, diagnostikoa egiteko eta tratamendua jartzeko (irizpideak eta kasu kop.); deribazioa osasun mentaleko beste baliabide komunitario batzuetara (irizpideak eta kasu kop.).
4. Zer gabezia, zailtasun, behar zehatz ikusten duzu burutik gaixo dauden pertsona presoei dagokienez?
5. Zer proposamen edo etorkizuneko erronka planteatuko zenuke pertsona horien arreta hobetzeko?