2.1. Herriaren Defentsarien Koordinazioko XXVII. jardunaldiak
Iñigo Lamarca arartekoak eta erakundeko ordezkaritza batek parte hartu zuten Zaragozan 2012ko uztailaren 19an eta 20an izandako Herri Defendatzaileen Koordinazioko XXVII. Jardunaldietan. Foro honek autonomietako defendatzaile guztiak eta Herri Defendatzailea biltzen ditu urtero, esperientziak eta ideiak elkartrukatzeko eta defentsaren funtzionamendu eta helburu guztiei lotutako alderdiez aritzeko, denen gaiez eta arazoez aritzeaz gain.
Oraingo honetan buruko gaixotasunekiko pertsonen babesa aztertu zen eta urtean zehar egindako prestakuntza lantegietako ondorioak aztertu zituzten; amaieran botere publikoei zuzenduko dizkieten hausnarketa-proposamen batzuk atera zituzten.
Koordinazioko XXVII. Jardunaldi hauen aurretik, hiru tailer egin ziren hiru herri-defendatzaileren egoitzetan.
Lehenengoaren oinarria tratamendu penala, prozesala eta kartzeletako tratamendua izan zen.
Bigarrenean, buruko osasun alorrean egiten diren borondatez aurkako tratamenduak aztertu ziren.
Hirugarrena Arartekoaren egoitzan egin zen eta Erakunde honek koordinatuta Buruko gaixotasunez eta gazteen eta helduen talde bereziez eztabaidatu zen. Bertan eztabaidatutako gai batzuk azpimarratu nahi ditugu, interesgarriak izan baitziren:
Buruko arazoaren bat duten haurrak, nerabeak eta adin handiagoko pertsonak talde bereziki zaurgarriak dira eta zerbitzu publikoetan sartzeko zailtasun handiagoak dituzte. Baina dagokion erkidegoan eskubide osoko kideak dira, ondorioz, dagozkien eskubideak egiaz erabili ahal izateko baldintzak bermatu behar dizkiete botere publikoek.
Talde hauetan buruko osasunaren arreta ezin da mugatu osasun edo epaile jardunera, baizik eta egiazko integrazioa ahalbideratuko duten gai guztietara: Ostatatzea, hezkuntza, enplegua, askitasun ekonomikoa, estigma kentzea, etab.
Hori dela eta, lan saio honetan gai hauek aztertu ziren, besteak beste: