4. Izaera teknologikoa
– Herritarren arretarako bulegoetarako eta telefono bidezko arreta prozesurako euskarri izango den aplikazioa ezartzea, pertsona bati buruzko informazio guztia bildu eta jasoko duena eta kontsulta eta kexen erregistroarekin eta izapidearekin bat egiteko gai izango dena.
– Bulego birtuala
Arartekoak (2012ko martxoaren 26ko ebazpena) bere bulego birtuala sortu du izapideak bide elektronikoa erabilita egiteko, horri esker, erakundean egiten diren izapideei buruzko informazioa modu erosoan lortu daiteke, ziurtagiri elektronikoa erabiltzen dutenek agiriak aurkeztu eta kontsultatu ere egin ditzakete eta horrelakorik ez dutenek orain arte bezala ziurtagiririk gabeko kexak aurkez ditzakete. Era berean, Bulego honetan eskura daiteke Arartekoaren Zerbitzu Kartako informazioa eta bertan agertzen dira herritarrekin hartutako konpromiso publikoak eta Erakundearen funtzionamenduari eta zerbitzuei buruzko erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dira (gehienez hilabeteko epean ebatziko dira).
– Kexa espedienteak kudeatzeko aplikazio berria ezarri
Barneko lan handia egin da, kexa prozesuak aztertu eta berringeniaritza lanak egin dira eta herritarrek aurkeztutako kexekiko lanerako prozesurik eraginkorrena aukeratu da; ondorioz, abenduaren amaieran aplikazio informatiko berri bat ezarri da kexen izapidea egiteko, web inguruan eta Arartekoaren gainerako kudeaketa aplikazioei konektatuta edota aplikazio horietan integratuta.
Aplikazio horrek, Arartekoaren gainerako lan-prozesuei ere estaldura emango die pixkanaka eta dagoeneko ezarri da testuak euskarara itzultzeko prozesurako.