2.2.2. Babesgabetasun egoeran dauden haurrentzako gizarte zerbitzuak
2.2.2.1. Zenbait datu kuantitatibo
Atal horretan jasotako informazioaren pisurik handiena bigarren mailako gizarte zerbitzuen jarduerak dauka, batez ere, eskumen foralekoei dagokienez, zenbait gogoeta eta ondoriok babesgabetasun egoeran edo egoera hori pairatzeko arriskuan dauden haurren eta nerabeen arretan parte hartzen duten gainontzeko eragile instituzionalak ere barne har ditzaketen arren (espero dugu haiek ere iritzi berdinekoak izatea). Hala, informazio kuantitatiboa eta egin dugun egoitza-baliabideen sareari buruzkoa 2010eko azaroan hiru foru aldundiei eskatu genien.
Eskatutako lehenengo datua foru aldundi bakoitzean artatutako populazioarena da: urtean ireki diren espediente berriak eta guztira zenbat espediente izapidetu diren, bai eta tartean dauden adingabeen kopurua ere. Eskaeraren aniztasuna foru aldundien praktika ezberdinen ondoriozkoa da, zenbait kasutan adingabe bakoitzari espediente bat esleitzen baitiote eta, beste batzuetan, espedienteak familia osoa identifikatzen du; beraz, adingabe bat baino gehiago tartean egon daiteke.
5. grafikoa. 2011. urtean haurrentzako foru gizarte
zerbitzuek artatu dituzten adingabe berrien kopurua
Iturria: guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak oinarri hartuta
Antzemandako joera hauxe da: modu arinean gora egin du, beraz, pentsa dezakegu gizarte zerbitzuen sistemak babesgabetasun egoeran dauden haurrentzako duen zerbitzuaren antzemateko eta arreta eskaintzeko ahalmena gero eta finkoagoa eta egonkorragoa dela, helarazitako gainontzeko datuek baieztatzen duten moduan. Dena den, bi ohar gaineratuko ditugu. Lehenengoa Bizkaiko datuari buruzkoa da, hau da, azaroaren 30era arte artatu diren adingabe berrien datu erreala oinarritzat hartuta, 2011. urterako kalkulu bat. Bigarrena Gipuzkoako foru erakundeak artatu duen adingabe kopuruaren osaketaren gainekoa da, "bertako" haur eta nerabeak askoz gehiago baitira. Aurreko urtearekin alderatuz, portzentajea % 11,3 hazi da, bakarrik dauden adingabe atzerritarren portzentajeak, berriz, % 33era arte behera egin du.
Adingabe horiei eta ordura arte arreta jasotzen zutenei aplikatzen zaizkien babes-neurriak, funtsean, lau dira: familian esku-hartze trinkoa burutzeko programak, familia-harrera, egoitza-harrera eta adopzioa. Adingabeak euren gurasoetatik aldentzea barne hartzen duten bi neurri nagusien eboluzioa, hau da, egoitza-harrera eta familia-harreraren eboluzioa, ondorengo bi grafiko hauetan ikus daiteke:
6. grafikoa. Egoitza-harrera neurriaren eboluzioa 1995-2011
Iturria: guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak oinarri hartuta
7. grafikoa. Familia-harrera neurriaren eboluzioa 1995-2011
Iturria: guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak oinarri hartuta
8. grafikoa. EAEn eta lurraldearen arabera, 2011. urtean egoitza-
eta familia-harrera neurrien arteko konparaketa
Iturria: guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak oinarri hartuta
Bistakoa da lehenengo bi grafikoetan familia-harrerako kasuen kopuruak nolabaiteko goranzko joera eduki duela eta, aldi berean, egoitza-harrerek apur bat behera egin dutela. Horixe gure aldundiek, bigarren aukeraren aurrean, familiaren aukerari (familia zabalean, zein beste familia batean) lehentasuna emateko egin duten apustu argiaren eta ahaleginaren erakusgarri da. Halaber, hirugarren grafikoan bi neurri horietako bakoitzak 2011. urtean lurralde bakoitzean eta EAEn eduki duen garrantzi erlatiboa ikus dezakegu.
Adopzioei dagokienez, aurreko urtearekin alderatuz, lehengo datu deigarria eskaera kopuruaren atzerakada izan da, bai nazionalak, bai nazioartekoak (41 eta 48 hurrenez hurren). Jaitsiera horren interpretazioetan biribila izan barik, ezin dugu alde batera utzi krisi ekonomikoak adopzio-hartzaile diren familietan eduki duen inpaktua. Gainera, horri gehitu behar zaio adopzio prozesuaren errealitatea, konplexutasuna eta zailtasunak gero eta hobeto ezagutzen direla eta horrek erabakia oso ziur ez duten pertsonei asmoa kendu diezaiekeela.
9. grafikoa. Adopzio eskaeren eboluzioa EAEn 1995-2011
(nazionala eta nazioartekoa)
Iturria: guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak oinarri hartuta
Konplexutasun horren erakusgarri bat, behintzat prozesutik eraketara arte dagokionez, 2011. urtean benetan burutu diren adopzioei buruzko datuak dira: 23 eremu nazionalean eta 124 nazioarteko eremuan, kasu guztietan aurreko urteetan izapidetutako eskaerei dagozkienak.
10. grafikoa. 2011. urtean EAEn eta lurraldeen arabera burututako adopzioen kopurua (nazionalak eta nazioartekoak)
Iturria: guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak oinarri hartuta
2.2.2.2. Egoitza-harrera sarea
Gaur egungo egoeraren lehenengo argazki bat eman eta babesgabetasun egoeran dauden adingabeentzako arretaren eboluzioa (baita joerak ere) jakinarazi diguten datu kuantitatibo horiez gain, foru aldundiei egoitza-harrera sarearen konfigurazioaren gaineko informazioa eskatu genien, zehatz-mehatz 2011. urtean gertatutako baliabideen sorrera, aldaketa edo ezabapenen gainekoa.
Helarazitako informazioarekin bat eginez, egoitza-harrera baliabideen sareak aldaketak jasan ditu hiru lurralde historikoetan.
Araban, Gasteizen kokatuta dagoen nerabeentzako Ibaia harrera eta larrialdietarako zentroak plaza kopurua handitu egin du (10etik 14ra) eta horren kudeaketa Urgatzi elkarteari esleitu zaio. Gainera, baliabide berri bat abian jarri da: Ekilore emantzipaziorako prestatzeko pisua. Baliabidea Nuevo Futuro de Álava elkarteak kudeatzen du, Gasteizen kokatuta dago eta 12 plaza ditu. 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, adin tarte horretan familiatik aldentzeko neurriren bat jasan dutenak (Arabako Adingabearen Kontseiluaren zainketa edo tutoretza) eta familiara itzultzea aurreikusten ez dutenak. Ez da bakarrik dauden adingabe atzerritarrei berariaz zuzendutako zentro bat.
Bizkaian Urgatzik kudeatzen dituen bi zentroek euren jarduera amaitu dute –Deusto Egoitza Zentroa (bakarrik dauden adingabe atzerritarrei zuzendutako 25 plaza) eta Hogar Sodupe (portaera arazoak dituzten nerabeentzako 10 plaza)-, bai eta Dolaretxe kudeaketa publikoko zentroa ere (0-3 urteko haurrentzako 20 plaza). Bestalde, lau egoitza-baliabidek euren jarduerari hasiera eman diote:
Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak PRISMA S.A. izenekoarekin (Proyecto de Rehabilitación Integral de la Salud Mental en Aragón) lankidetza hitzarmen bat sinatu du buruko osasuneko zailtasun larriak dituzten nerabeentzat hiru egoitza-plaza esleitzeko.
Gipuzkoako egoitza-harrera sareak ere zenbait aldaketa jasan ditu, batez ere, artatutako kolektiboari dagokionez. Hala, zentro guztietatik lauk soilik bakarrik dauden adingabe atzerritarrei zuzendutako zentroak izateari utzi diote eta orain bertako populazioa ere artatzen dute:
Gipuzkoako beste bi zentrotan plaza kopuruari eta garatutako programari lotutako aldaketak gertatu dira:
Haur eta Nerabeentzako Bulegoak egoitza-harrera sarean egon diren mugimendu horien inguruan egon duen balorazioa positiboa da; izan ere, eskumena duten administrazioek albait lasterren baliabideak beharren eboluzioari egokitzeko eta lehentasuna duten beharrei erantzuteko duten interesa islatzen du. Bestalde, banakako zenbait kexen ikerketaren testuinguruan, hala nola, ofiziozko jarduerak, in situ ezagutu ahal izan ditugu zentro horietako batzuk eta inpresio orokor egokia berretsi ahal izan dugu.
Aipamen berezia merezi dute Gipuzkoako sarearen barruan dauden Aixola eta Endoia zentroetan egindako ikuskapen bisitaldiek. Zentro horietara bidali gintuzten arrazoiak bi motatakoak dira:
Aixolako ikustaldia ekainaren 2an egin genuen, aurretiaz abisatu gabe, Arartekoak zentro horietara egiten dituen ikusketa-bisitetan ohikoa den bezala. Erakundeko zenbait aholkulari egoitzara joan ziren goizean goiz, eta arduradunak, hezitzaileak eta bertan hartutako zenbait adin txikiko elkarrizketatu zituzten. Instalazioak ikusi eta agiriak eskatu zituzten. Lortutako informazioa aztertu eta gero, bilera bat jarri zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Departamentuarekin −baliabide horretaz arduratzen den erakunde publikoa baita−, informazioa emateko eta eskuratutakoa kontrastatzeko asmoz. Prozesu horren guztiaren ondorio gisa, bukaerako txosten hau prestatu dugu.
Zentroa Aixola urtegiaren aldean kokaturiko baserria da, Elgeta udalerrikoa, baina Ermua eta Eibar udalerrietako bizimoduari oso lotua. 1.000 m2 inguruko azalera du, landa-inguruan dago, eta zertxobait isolatuta. Garraio propioa du: furgoneta bat. Lau solairu eta kanpoko eremua ditu, baratze eta oilategiarekin; horrez gain, igeltserotza lan txikiak egiteko guneak ere baditu. Sarrera nagusia lehen solairuan dago (hezitzaileen bulegoa, egongela, bi bainugela, jangela, ikasgela eta eusteko gela). Bigarren solairuan adin txikikoen logelak daude (5), ganbara (alde horretan, adin txikikoek erabilera mugatua dute eta zentroko materialak biltzen dira, adin txikikoen gauzez gain) eta nesken aldea: egongela zabala, bi logela eta bi bainugela. Logelek ohe bat dute altzari bakartzat, armairurik edo pertsonalizatzeko elementurik gabe. Hirugarren solairua, berriz, era askotako erabilera duen toki zabal eta argitsua da: ordenagailuen gela, gimnasioa, heziketa-taldearen bilera-gela. Beheko solairuan dutxak eta zenbait bainugela eta konketa daude. Dutxak kolektiboak dira.
Zentroak 10 plaza ditu, eta bereizitako tokia 4 neskarentzat. Ikustaldia egin zenean, Marokotik eta Aljeriatik etorritako 5 mutil zeuden bertan, horietako 1 ihesi etorritakoa.
Aixola zentroan egindako esku-hartzea honela definitzen da: portaera arazo larriak dituzten eta bakarrik dauden adin txikiko (13 eta 18 urte bitarteko) atzerritarrentzako programa. Portaera arazoak dituzten neska-mutilentzako berariazko prozesu baten 1. fasea da. Izaera horrek bereizgarri esanguratsu batzuk ematen dizkio, hala nola:
Garrantzitsua iruditzen zaigu baliabide honen ezaugarri positibo batzuk nabarmentzea:
Honatx baliabidearen arduradunei adierazi dizkiegun alderdi kezkagarri nagusiak:
1.1. Portaera arazoak dituzten nerabeentzako programa bat izanda, nork erabakitzen du portaera arazoa dagoela? Objektibatzeko moduko zer irizpide edota elementu baloratzen dira? Nahasmendu psikiatrikoen aldean, diagnostiko bereizgarria da? Nola jokatzen da adingabe zehatz bati baliabide hori komeni zaiola erabakitzen den arte?
Esan digutenez, zentro horietako errealitatea honelakoa da: profil anitz egoten dira batera, kasu batzuetan oinarrizko psikiatria-patologiak daudela susmatzen da, baina diagnostikatu gabe daude, eta horiek guztiek ezaugarri jakin bat dute: haustura latzak sortzen dituzte talde "normalizatuagoetan" edo oinarrizko programakoetan. Oinarrizko programako taldearentzat onuragarria da, dudarik gabe, adin txikiko horiek errealitate horretatik "ateratzea", baina, horren ondorioz, toki berean elkartzen dira errealitate eta behar aski heterogeneoak eta, oro har, konplexuak.
Heterogeneotasun eta konplexutasun hori dela eta, are garrantzi handiagoa du esku hartzeko banakako planak. Horretan ados gaude. Izan ere, kasu bakoitza bere bereizgarrietatik abiatuta landu beharko da, eta bereizitako ibilbideak, egonaldiaren iraupen ezberdinak, eskolatzeko modalitate ezberdinak… egiteko aukera zabaldu beharko da. Aspalditxotik alderdi horien gainean hausnartzen ari dira. Era berean, zalantzan jartzen du programa hori "pasadizokotzat" definitzea, horrek berekin dakartzan inplikazioekin (horietaz mintzatuko gara puntu honen hirugarren atalean). Azkenik, ikuspegi horrek zalantzan jar lezake bertako adingabeentzat eta bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzat bereizitako sareak egotea ere, bada pertsona bakoitzaren bereizgarriei banan-banako programaren esparruan emango litzaieke arreta, eta onura aterako litzaioke kultura arteko aberastasunari eta baliabideak optimizatzeari.
Adin txikiko bat, azkenean, portaera arazoak dituzten adingabeentzako zentro bati atxikitzeko prozedura dela-eta, honelako prozesu bat deskribatzen da: seinale klinikorik ez duen patologia baten aurrean −kalte emozionala eta portaerazko jarraibide disfuntzionalak bereizgarri dituena−, profesionalen kopuru nahikoak iritzi bera izatea bermatzeko ahaleginak egiten dira. Profesional horiek antzeko moduan baloratzen dute hartutako erabakiaren egokitasuna. Horrela, baliabide espezializatu horren euskarri den diagnostikoa ez dute egiten buru-osasuneko profesionalek, hezkuntza arloko profesionalek baizik. Hori bai, hezkuntza arloko profesionalek oso pertzepzio osoak kontrastatzen dituzte elkarrekin, adin txikikoekin egunero duten harremanean oinarrituta daudelako.
Honela laburtu genezake prozesua: baliabideko hezkuntza-taldeak prestatu eta eztabaidatu duen proposamena, zentroko zuzendariak baliozkotzat jo eta Laguntza Teknikoko Zerbitzuak kontrastatu ondoren, kasuaren jarraipena egiten duen teknikariarengana iristen da, eta hark balioesten du, hau da, ezetsi edo onetsi egiten du. Onesten badu, proposamen berri bat prestatzen du eta, bertan, lehendik dagoena besterik gabe onartzen edo hobetzen da. Gero, egoitza-harrerako batzordera bidaltzen da, azken erabakia har dezan.
1.2. Sareko gainontzeko egoitza baliabideen aldean, zentro hori bereizten duen ezaugarria, esan digutenez, portaera aldatzeko zentroa izatea da. Horregatik, badirudi komenigarria dela langile-taldean profesional espezializatuen laguntza izatea.
1.3. Pasadizoko baliabide gisa definitzeak (1. fasea, oso murrizgarria, adingabeak autonomia handiagoko baliabideetara igarotzeko "motibatzen" dituena) zentzua ematen die zenbait erabakiri, gu hasieran behintzat horiekin ados ez gauden arren: zentroan bertan eskolatzea, tokiak ez pertsonalizatzea, ezerekin eta inorekin loturarik ez sortzea,… Hori guztia larriagotu egiten du errealitateak berak, izan ere, azkenean zentroan igarotzen den denbora ez da izaten erabaki horiek justifikatzeko beharko litzatekeen bezain laburra.
1.4. Isolatzeko aretoa edo gela. Ez dugu kolokan jartzen areto hori beharrezkoa eta erabilgarria dela, baina, une hauetan, gure kezka nagusia da adin txikikoen eskubideak urra ez daitezen bermatzea, ez areto hori erabiltzeko erabakia hartzen denean, ezta adin txikikoa bertan egoten den une bakar batean ere.
1.5. Segurtasuneko zaintzaileak
1.6. Dutxa kolektiboak: eta pribatutasuna?
Debako Endoia zentroan egindako bisitaldiaren helburua portaera arazoak dituzten adingabeentzako jarduera prozesu orokorra ezagutzea da, Aixola zentroan egindako bisitaldian eskuratutako informazioa osatuz eta esku-hartzearen koherentzia eta aurrerapena baloratuz. Hori dela eta, bisitaldirako interes-puntuak, zentroa eta erabiltzaileen eta profesionalen oinarrizko datuak ezagutzeaz gain, honako hauek dira:
Endoiako zentroa guztiz berritu zuten 2008ko gertakarien ondoren eta 2010eko urrian berriro ireki zuten. Debako Endoia auzoan kokatutako baserri isolatua da, Itziar herrigunetik 6,5 kilometrotara, garraio publikora heltzeko lekua. Garraio propioa dauka: furgoneta bat. Bi solairu eta ganbara dauzka, kanpoalde zabala ortuarekin eta berdegunearekin. Kanpoaldean ez du elementu adierazlerik eta lurraren itxitura baserrietan ohikoa dena da: hesia eta landaretza (hesitik gora doazen igokariak). Aulki gurpilduna duten pertsonentzat irisgarria da beheko solairuan logelak eta egokitutako komun bat baitauka.
Eremuak lotzen dituzten ateak ez daude giltzekin itxita eta gazteak askatasun nahikoarekin mugitzen dira zentrotik.
Ez dago isolamendurako gelarik eta taldea banatzeko uneak (gatazka bat sortu delako, krisi txiki batengatik, etab.) logeletan hezitzaile batekin egiten direla azaldu digute.
Endoia zentroan egindako esku-hartzea portaera arazoak (ez larriak) dituzten bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako programa gisa definitu da. Gazteak Aixola zentrotik edo Gipuzkoako egoitza-harrera sareko beste edozein zentrotik datoz (oinarrizko programa orokorra, larrialdietako harrera eta emantzipazioa), hasierako fasearen helburuak bete ostean eta, oro har, beste zentroetan bizikidetza edo egokitze arazoak izan dituztenean.
Zentroan une honetan 8 haur daude, guztiak Marokotik etorriak, bat izan ezik, Aljeriakoa baita. Okupazioaren bilakaera gutxika hazi da, inoiz ez beteta egon gabe. Heldu direnen datuen arabera ez dirudi datozen hilabeteetan helduko diren adingabeen kopurua handia izango denik.
Zentro honetan igarotako denborari dagokionez, bertan denbora gehien eman duen pertsonak 10 hilabete igaro zituela aipatu digute eta luzatze horren arrazoiak bere beharrentzako baliabide egokia aurkitzearekin zerikusia zuen. Kasu berezia zen mendekoa zela kontuan hartu behar zelako, eta horrek oraindik zailagoa bihurtzen zuen bideratze prozesua. Nolanahi ere, bideratzearen administrazio kudeaketak bi hilabete atzera dezake adingabearen irteera beste zentro batera joateko prest dagoenaren erabakia hartzen denetik. Itxarote horrek antsietate handia sortzen ohi du.
Profesionalen taldea 16 pertsonak eta zuzendariak osatzen dute. Ez dago zaintza eta segurtasunerako langilerik.
Artatutako adingabeen profilari dagokionez, adierazi digutenez, ez da adingaberik egon buruko patologiako diagnosiarekin. Baina bai badituzte oinarri psikiatrikorik gabeko "jarrera arazoak", bereziki, substantzia toxikoen kontsumoarekin loturikoak edo horren ondoriozkoak. Ihesaldiren bat izan dute eta gutxitan gazteak eta euren gauzak miatu dituzte. Kasu horietan Ertzaintzaren presentzia eskatu dute, baina miaketak hezitzaileek egiten dituzte.
Esku-hartzeari buruz, "portaera arazoak" Banakako Hezkuntza Planaren barnean lantzen dira eta horrek jarduteko ibilbide orria osatzen du adingabe bakoitzarekin. Esku-hartze psikoterapeutiko berezitua behar den kasuetan, bai zentro honetan bai harrera sarearen gainontzekoetan, Gipuzkoako lurralde guztian zehar sakabanatutako kabineteetara jotzen da. Plantillako langile gisa aipatutako hezitzaileek ohiko bizitzaren aurrerapausoak laguntzen dituzte baita zentzu horretan ere. Hemen ere erreferentziako tutorearen irudia dago.
Egoitza baliabidetik kanpoko pertsonekiko harremana asko sustatzen dute eta, eskola testuinguruak eta eskolaz kanpoko jarduerek (kirolak, jolasak, etab.) eskaintzen dutenaz gain, erkidego "autoktonoan" erreferente helduak bilatzen dituzte, behin adin nagusitasuna lortzen duenean mantenduko diren erreferenteak. Gazteetako batzuk Izaba programan parte hartzen dute, baina batzuetan hainbat zailtasun izaten dituzte hezkuntza irizpideak biltzeko zentroko hezitzaile taldearen eta "izebaren" artean. Halaber, telefono bidezko harreman telefoniko egonkorra dute euren familiekin.
Inguruko baserriekin harreman arrunta izatera bultzatzen dituzte, ordura arte ez baitute izan inolako arazorik. Hainbat gazte korrika egitera joaten ohi dira eta dagoeneko ezagunak dira, beste batzuk nekazal lanak egin dituzte neurri judizialak betetzeko, auzokideentzako ate irekiko jardunaldia egiteko asmoa dute, etab.
Zentroan erabakiak hartzeko parte-hartzeari dagokionez, larunbat guztietan adingabeen biltzarra dute (asteko gainontzeko egunetan ia ez daude edo, gutxienez, beti norbait falta da), baina badirudi ez dutela oso gustuko larunbatean izatea aisialdiko denbora kentzen baitie.
Azkenik, hezkuntza proiektuari eta Aixolako egoeraren bilakaerari dagokienez:
Zentro honetan antzeman ditugun elementu guztien artean, Aixolan egindako bisitaldian positibotzat jo genituen eta oraingoan ere antzeman ditugun elementuak nabarmendu ditugu, bai eta ikertutako eremu guztietan ikus daitekeen autonomia mailan egondako aurrerapena ere: eskola, aisialdia, esparru pertsonalak, etab. Hala ere, Endoiako bisita egin genuenetik galdegai izan dugun beste kontu bat aipatu nahi dugu: jarrera arazoak dituzten nerabeentzako baliabide gisa definituta, ez dugu ezer aurkitu, ez elkarrizketatuek adierazitakoan, ez bisitan zehar ikusi dugunean ere, oinarrizko programako edozein baliabiderekin alderatuta oso ezberdina dela pentsatzera bultzatzen gaituena (bertan beti egon baitaitezke gazte zertxobait zailagoak). Hori horrela izanik:
Egoitza-harrera sarearen gaineko atal hau amaituko dugu jarduteko protokoloen inguruko zenbait ohar eginez. Babesgabetasun egoeran dauden haurrentzako gizarte zerbitzuen sistemaren eta hezkuntza, osasuna, etab. bezalako eremuen arteko koordinazio protokoloen eraketa lanetan aurrera egin dela jakin ostean, programa espezializatuaren egoitza-zentroei bereziki lotutako bi protokoloen eraketaren egoerari buruzko informazioa jaso nahi izan dugu. Lehenengoa baimendu gabeko ez-egoteen kasuan jarduteko protokolo komuna da, lehen aipatu dugun 131/2008 Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa. Xedapen gehigarrian ezarritako eraketa epea igaro ostean, ofiziozko jarduera bat mantendu dugu. Jarduera horren testuinguruan, Herrizaingo Sailari (araudiak seinalatu egiten du prozesu horren buru gisa) informazioa eskatu diogu baina emaitza eskasak lortu ditugu.
Baimendu gabeko ez-egoteen kasuan jarduteko protokolotik babesik gabe dauden adingabeentzako egoitza-zentroen zainketa eta segurtasun zerbitzuentzako jarduera protokolora. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak protokolo hori egiteko konpromisoa hartu zuen 131/2008 Dekretua aldatzeko egin genuen proposamenaren aurrean, batzuetan adingabeei egiten zaizkien gorputz miaketetan euren eskubideak bermatzen direla ziurtatzeko.
Zuzendaritza horrek azaldu digunari jarraiki, protokoloaren eraketa gizarte zerbitzuei eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren artikulazioari buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak eskatzen duen araudiaren garapenaren testuinguruan garatzen ari da. Lan zaila eta neketsua ari da izaten: 1) sisteman eskumena duten administrazioaren hiru mailen parte-hartzea, akordioa eta, askotan, adostasuna beharrezkoa delako eta exekutiboen eraketan hauteskunde-prozesuen ondoriozkoak diren eta batera gertatzen ez diren aldaketek eragiten dietelako; 2) gaur egungo mugaketa eta ziurgabetasun testuinguru ekonomikoak finantza publikoentzat garrantzitsuak diren aurrekontu konpromisoak barne hartzen dituzten erabakiak moteltzen dituelako eta horren guztiaren ondorioa espero zena baino luzeagoa den deliberazio prozesu bat izaten ari delako. Aurrerapen moteldu horren aurreikuspena (ezin zaio bakarrik gure jarduerak interpelatu duen administraziori egotzi) dela-eta, Haur eta Nerabeen Bulegoaren eskutik gai horren jarraipena egiteko erabakia hartu dugu (halabeharrez urtero ez). Horretarako, gaia jorratzea erabakitzen denean ofiziozko jarduera bat abian jarriko da.
2.2.2.3. Babesgabetasun egoeren balorazioa
Foru aldundiei beste kontu baten gaineko informazioa eskatu genien, BALORA izenekoaren ezarpen mailari buruzkoa hain zuzen ere. BALORA haurrak eta nerabeak artatzeko eta babesteko udaleko eta lurraldeko gizarte zerbitzuek arrisku eta babesgabetasun egoeren larritasuna baloratzeko tresna da, nahiz eta horren erabilera araudiaren exijentziaren ondoriozkoa ez izan; izan ere, 2011ko azarora arte ez da argitaratuko dekretu arautzailea (azaroaren 8ko 230/2011 Dekretua).
Aurreko ohiko txostenetan eta txosten berezietan adierazi den moduan, baloratzeko tresna komun horren eraketa prozesuak, hasteko, hausnarketa eta adostasun prozesu bat eragin zuen tartean zeuden eragile guztien artean. Horrez gain, adingabearen egoera kalifikatzeko aukera ematen du babesgabetasun arinetik larrienera arte, bi muturren arteko fase guztiak barne hartuz eta, ondorioz, aztertutako egoerei erantzun egokiagoak ematea ahalbidetuz. Tresna hori (eta eraketa prozesua) praktika on bat bezala baloratu nahi dugu, behar duten beste lurralde batzuekin partekatu eta zabaldu daitekeena. Are gehiago lehen aipatu dugun adingabeen babesari buruzko legeria eguneratzeko saiakera jorratzen duen beste elementuetako bat hauxe denean: noizean behin antzematen ez diren eta esku-hartzerik jasotzen ez duten babesgabetasun arriskua duten egoerak, martxan jarri diren prebentzio eta arreta goiztiarraren printzipio guztien aurka.
Bai Araban, bai Gipuzkoan, Balora izeneko tresna babesgabetasun egoera guztien larritasuna baloratzeko erabili da. Halaber, bigarren lurralde horretan, beste tresna batzuen artean, egoitza- eta familia-harrera bezalako neurrien kasuan familia berriro bateratzeko aukera baloratzeko erabilera ere agerian jarri da. Bizkaian Balora izeneko tresna balorazio kasu guztietan erabili da, bakarrik dauden adingabe atzerritarren gaineko espedienteen kasuetan izan ezik; izan ere, uste da ez dagoela balorazio bat egiteko adierazlerik, tutoretzaren arrazoia erreferentziazko heldurik ez edukitzea baita.
2.2.2.4. Familiei babesa ematea
Gure jardueretan zehar hauteman dugu, prozedurak modu hertsian bete arren, zenbait familiek (kasu batzuetan harrera egiten dutenek, beste batzuetan, familia esku-hartze programen erabiltzaileak direnek) ez dutela gehienetan oso zailak diren egoerei aurre egin ahal izateko behar duten laguntza sentitzen. Hori dela eta, informazio defizita azpimarratuko dugu (aukerei buruz, etorkizunari buruz...), orientabide zehatzei, hezkuntzako, laguntzeko jarraibideei... dagokienez. Horrez gain, profesionalen eta erakundeen nolabaiteko "joan-etorriak" eragin handia dauka (askotan ez da erakundeen eta aldundiaren arteko lotura nabaritzen) beharrezkoak diren konfiantzazko loturak ezartzea zailtzen baitute. Dena den, hurrengo atalean horri buruz arituko gara. Argi dago haurren arreta garrantzitsua dela baina uste badugu adingabe horien garapenerako testuingururik egokiena familia dela (edozein familia-eredu dela ere), horretan ahaleginak inbertitu beharko dira, adingabeek familiatik aldendu behar ez izateko, norberarena ez den familia batean ahalik eta ondoen egokitu ahal izateko edota egoitza-baliabide batean denboraldi bat egon ostean familiarekin itzultzeko.
Zehatz-mehatz familia-harrerari lotutako egoera eta harrera egiten duten familien egoera nabarmendu ditugu, erakunde honetan jaso diren hainbat kexek eta kontsultek egoera horiek hizpide baitzituzten. Aurreko paragrafoan aipatu den bezala, familia-harrerako prozesuetan laguntza ezinbestekoa da, beraz, errepikatu nahi dugu berriro ere erakunde honek aurretik adierazi duen balorazio positiboa eskumena duten erakundeek egoitza-harreraren aurrean familia-harrerari eman dioten bultzadaren inguruan. Balorazio positibo horretatik abiatuta, aitortu beharra dugu gai horren inguruan araudi erregulatzailerik ez egotea zailtasun bat dela eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari gai horren berri eman diogula. Asmo berarekin ulertzen dugu eratzen ari den haurrak babesteko legeria eguneratzeko legeak aurrera egin nahi duela. Lege horretan, Kode Zibilari proposatutako aldaketen portzentaje handi bat familia-harreraren ingurukoa da: familia-harrera motak berriro antolatzea, harrera adopzio bihurtu daitezkeen kasuak zabaltzea, harrera egiten duten familien eskubideak eta betebeharrak, etab. Ildo berean eta estatuko oinarrizko legeria behin onartuta, espero dugu autonomietako araudiaren eguneratzea jorratu dadila.
2.2.2.5. Erakundeen erantzukizuna eta hirugarren sektorearen zeregina
Gizarte zerbitzuetako euskal sisteman, eta horren barruan babesik gabe dauden adingabeen alorrean, oso ohikoa da gizarte ekintzako hirugarren sektoreko erakundeek parte hartzea baliabide publikoen kudeatzaile gisa. Behin baino gehiagotan azaldu dugun moduan administrazioa ez den beste erakundeen bidez zeharkako kudeatzea guztiz legezkoa da, betiere, titularra den administrazioak kalitatezko baldintzak bermatzen baditu eskatutako arretan eta esku-hartzean eta irizpide homogeneoak baldin badaude. Hori bai, esparruko kexek, lurralde batzuetan beste batzuetan baino ohikoagoak, hiru gogoeta sortzen dizkigute gai horren inguruan:
2.2.2.6. Txostenen kalitatea
Zenbait kexen ikerketa burutu bitartean, hainbat helburu (diagnosia, jarraipena, deribazioa, etab.) zituzten eta zerbitzuetako profesionalek egindako txosten teknikoen berri izan dugu. Gehienetan gertatu ez den arren, irakurri ahal izan dugunaren arabera, kasu batzuetan, adierazitako espresioek, inferentziak dirudite eta ez datuak edo jardute antzemangarriak, iritziak eta gertaerak nahastuta ageri dira, pronostikoak oinarri objektiborik gabe agertzen dira, pertsonei buruzko balorazio sendoak… Beharbada aipatzen ditugun espresio, balorazio eta pronostiko horiek ezagutzen ez dugun oinarri objektiboa dute –ez baitago adierazita–, profesionalek ezagutzen dituzten baina adierazten ez dituzten pertsonen inguruko jokabide eta adierazpen errealen arabera adierazita daude, etab.; beraz, arazo nagusia gizarte txostenen kalitatea dela uste dugu, horiek zehazki eta teknikoki zuzen idatzi behar baitira.
Txosten horiek pertsonen bizitzan duten eragina kontuan hartzen badugu; izan ere, haientzat oso garrantzitsuak diren erabakiak hartzen dira bertan bildutakoaren arabera edo hori oinarri hartuta, ez genuke huskeriatzat hartuko, ezta kontu formal hustzat ere, bere zorroztasun teknikoa bermatu behar dela azpimarratzea. Hori dela-eta, profesionalen prestakuntzan eta kualifikazioan eskumena duten erakundeei kezka helarazi diegu eta programen eta zerbitzuen jarraipena egiterakoan elementu hori aintzat hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.
2.2.2.7. Hirugarrenen datuen babesa
Urteak aurrera egin ahala hainbat pertsonek helarazi digute euren intimitatea kaltetuta ikusi dutela lehen zein bigarren harretako (udalak eta aldundiak) gizarte zerbitzuen talde sozio-hezitzaileek eta psikosozialek egindako espediente osoen auto judizialetan gaineratzeagatik. Espediente horiek gizarte zerbitzuek, adingabeei eta/edo guraso bati edo biei dagokienez, abian jarritako programak eta burututako jarduerak barne hartzen dituzte. Halaber, familiako beste senide batzuengan ere eragina eduki dezake. Arrazoi hori dela-eta jasotzen ditugun kexek zera mahaigaineratu dute: espediente horiek epaitegiek eskatzen dituzte eta autoetan osorik eransten dira. Horrek esan nahi du zenbait informazio sentikor barne egon daitekeela; izan ere, zenbait alderdi, auzirako garrantzirik gabekoak badira ere, pertsonen intimitatean eragina daukate, 1. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez.
Gurasoek administrazioari espediente horiek eskatzen dizkiotenean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 37.2. artikulua aplikatzen da. Horren arabera, pertsonen intimitatearekin lotutako datuak dauzkaten agiriak soilik eragindako pertsonek eskuratu ahalko dituzte (37.2. artikulua). Dena den, alderdiek epaitegiari eskatu ahal diote, prozedura judizial batean zehar, administrazioari informazio hori bidaltzeko eskatu diezaion. Kasu honetan, pentsatu dugu hauxe dela azaldutako arazoa saihesteko modu bat: epaitegiak, kasu horietan, dagokion esku-hartze psikosozial edo hezkuntzako esku-hartze osoa barne hartzen duen administrazio espedientea osorik eskatu beharrean, epaiketan eztabaidatu behar den arloari buruzko daturik garrantzitsuenak jasotzen dituen txosten zehatza eska dezala. Horrela, ahal den neurrian, pertsonen intimitatean eragina duten datuak agerian jartzea saihestuko litzateke. Jakin badakigu administrazio espediente osoa eskatzea errazagoa dela. Hala ere, udalei eta foru aldundiei eskatzen zaizkien testigantzen edo jendaurrean erakutsi behar diren dokumentuen eskaerak zehazteak edota abian dagoen prozedura judizialarentzat beharrezkoa eta nahikoa den edukia jasotzen duen txosten zehatza eskatzeak datuen tratamendua erraztuko luke, horien babesari buruzko araudiarekin bat eginez. Modu horretan, pertsonen intimitateak ez luke kalterik jasoko eta epaitegiak prozedura aurrera eramateko behar duen informazio garrantzitsu guztia eskuratu ahalko luke.
Proposamen hori Justizia Administraziora bidali da eta horren Gobernuko Salak Auzitegiei helarazi zien konponbide gisa berariazko txosten bat eska zedila beharrezkoak diren datu nabarmenekin eta ez administrazio espediente osoak, pertsonen intimitatea ez eragiteko modu gisa.
Horrez gain, babesik gabe dauden haurrentzako gizarte zerbitzuei, lehenbizi aipatutako kexekin zuzenean loturikoei, baina baita posible izan den beste foroetan ere, berariazko txosten zehatz eta zorrotzak egiteko komenientzia jakinarazi zaie, bertan agertzen diren pertsonei buruzko datuen babesa bereziki zain dadin.
2.2.2.8. Bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako arreta berezia
Bakarrik dauden adingabe atzerritarren berariazko beharrei dagokienez, foru aldundiei hainbat datu kuantitatibo (artatutako herritarrak, administrazio egoera eta erregularizazioari buruzko datuak…) eta hainbat balorazio eta informazio kualitatibo eskatu zitzaizkien. Informazio horrekin batera, ondoren bakarrik dauden adingabe atzerritarren egoerari buruzko kexen izapidetik sortutako jarduera batzuen emaitza aurkezten dugu.
Artatutako adingabe atzerritar kopuruari dagokionez daturik aipagarriena da 2011. urtean iritsitakoen beheranzko joerak jarraitu duela eta, ondorioz, baita artatutakoena ere, 2009an hasitako eta 2010ean Gipuzkoan eta Araban nabarmendutako joera.
11. grafikoa. Bakarrik dauden adingabe atzerritar "berriak",
foru aldundietako haurren gizarte zerbitzuek artatuak. Bilakaera, 2005-2011
Iturria: guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak oinarri hartuta
12. grafikoa. Bakarrik dauden adingabe atzerritarrak, abenduaren 31ra arte foru aldundietako haurren gizarte zerbitzuek artatuak. Bilakaera, 2005-2011
Iturria: guk eginda foru aldundiek eskainitako datuak oinarri hartuta
Bizkaian bakarrik dauden adingabe atzerritarren urteroko sarrera aurreko urtekoarekin alderatuta mantendu da. Hala eta guztiz ere, artatutako kasuak guztira % 10 inguru murriztu da adin nagusitasuna lortzen duten eta foru aldundien haurtzaroen zerbitzuak uzten dituzten haurren ondorioz.
Profilean gertatutako aldaketei edo artatuta adingabe atzerritarren ezaugarriei dagokienez, Bizkaiak eta Gipuzkoak ez dituzte aldaketa handirik pairatu. Hala eta guztiz ere, Gipuzkoako foru zerbitzuek bai antzeman dituzte aldaketak artatutako talde handi baten migratze proiektuan, izan ere, euren adierazpenaren arabera, Gipuzkoa iragaite etapa litzateke Europako Iparreko herrialdeetarantz. Ondoriorik zuzenena da Larrialdiko Arrera Zentroan artatutako adingabe asko egun batzuk igaro ondoren desagertzen direla. Araban, bakarrik dauden adingabe atzerritarren taldea gehien bat mutilek osatzen duten eskualdean, 2011. urtean Ghana Errepublikatik etorritako mutilen hazkuntza eta Pakistandik hiru mutil etorri direla antzeman da. Era berean, agiririk gabe edo agiri bakar gisa argazkirik gabeko jaiotze egiaztagiria eramanez datozen adingabeen kopurua handitu da.
Artatutako adingabe atzerritarren kopuruan beheranzko joera hori, harrera sarearen erantzun ahalmena gainditu beharrean, Bizkaian zenbait egoitza baliabide ixtea eragin du (2.2.2.2. atalean azaltzen den moduan), eta arreta orokorreko sarean egindako aldaketak eragin dituen faktoreetako bat da, Gipuzkoa bezalako kasuetan, orain arte paraleloak ziren haurtzaro atzerritarrentzako eta "bertako" haurtzaroentzako arretarako sareak irekiagoak egiten dituena.
Foru aldundien balorazioa esku hartu duten beste administrazioekin lan koordinatuari dagokionez bakarrik dauden adingabe atzerritarren integrazio prozesuan, orokorrean, ona da. Arabako Aldundiak prestakuntza zentroekin izandako koordinazio egokia eta Osakidetzaren mendekoak diren Zaramagako osasun zentroaren eta Txertaketa sailaren jarduerak azpimarratzen ditu. Udal eremuan, erroldaren unitate teknikoaren bulegoaren, herritarren arretarako bulegoen edo kiroleko udal zerbitzuaren lana azpimarratzen du. Gipuzkoako Foru Aldundiaren balorazioa beste sistemekiko lankidetza mailari dagokionez (hezkuntza, osasuna, gazteen justizia, polizien zerbitzuak, gobernuaren ordezkariordetza, udal zerbitzuak…) aldekoa da eta azpimarratzen du, berriro ere, Probintzia Auzitegiaren Fiskaltzaren aldetik jasotako lankidetza maila. Hala eta guztiz ere, hobetu beharreko hainbat arazo eta kontu ere antzeman dira, hala nola Bizkaiko Foru Aldundiak aipatutakoak ustezko babesik gabe zegoen adingabe atzerritar bat topatu eta Adingabe Atzerritarren Erregistroan bere aipamen datuak jasotzeko itxaronaldi luzeari dagokionez edo adina zehazteko probak egin eta emaitzak eta erabakian hartu bitartean igarotako denbora luzeari dagokionez. Beste hainbat kasutan, zailtasunek haurren agirien kudeaketan Kontsulatuak arrazoitu ez dituen atzerapen garrantzitsuekin zerikusia dute. Egoera horrek ondoren aipatzen dugun adin nagusitasuna betetzean dagozkien emantzipazio programetarako sarbidea eragozten du.
2011n kexa kopuru ugari jaso izanak erakunde honek emantzipazio prozesuekiko duen kezka ugaritu du, hau da, 18 urterekin, administrazioaren tutoretza galtzeagatik, ofizialki "nagusi autonomo eta emantzipatutzat" jotzen diren gazteen egoerarekiko, izan ere, ez dituzte beharrezko baldintzak ezta baldintza nahikoak ere emantzipazio errealean kokatzeko eta arrisku handia dute baztertze egoeran geratzeko edo, behintzat, baztertze arriskuan, kasu askotan bertan behera geratuz urteetan zehar hezkuntza sistemek, gizarte zerbitzuek, etab. egindako lana (eta emaitzak) haur horiek pertsonalki garatzeko eta gizarteratzerako. Gazteen III. Euskal Plana garatzeko diagnosian azaltzen den moduan, familia baldin bada gazteak mantentzen dituena (dagoeneko ofizialki heldu autonomoak direnak) lan merkatu ezegonkorrera sartzeko egoera zailen aurrean (behin-behinekotasun tasa altuak, zatikatzeak, ezegonkortasuna, etab.) bizitza autonomo bat mantentzeko diru-sarrera eskasaren errealitatearen aurrean eta egoitza autonomia lortzeko zailtasunaren aurrean etxebizitzaren garestitasuna dela-eta, familia ez dagoenean (edo jarduten ez duenean), ez da euskarririk eskaintzen eta gazte horiek lur ezegonkorretan geratzen dira.
Hori dela-eta, bereziki erakundeek adingabe atzerritarrei haurrak babesteko gizarte zerbitzuen sistema utzi behar dutenean -adinez nagusi direlako edo fiskaltzak dekretu bat eman duelako adinez nagusi direla zehaztuz- ematen dieten erantzuna ezagutu nahi izan dugu. Horrela bada, hiru foru aldundiei informazioa eskatu diegu adin nagusitasuna lortzen duten adingabeen emantzipaziorako dituzten baliabideen inguruan eta erakundeen edo sailen artean ezarritako lankidetza mekanismoen inguruan. Jasotako kexak kontuan izanda, bereziki larria dirudi Araban, izan ere, jakin izan dugunez, bertan, prestakuntza baliabideak erabiltzen dituzten hainbat gaztek, kasurik onenean ere, baztertze handiko egoeran dauden pertsonentzako baliabideetan igaro behar dute gaua.
Orokorrean, fiskaltzak zehazten badu adin nagusitasuna, gazte horiek ez dute inolako jarraitasun programarik, beraz, gainontzeko herritarren bezalaxe jotzen dute udaleko gizarte zerbitzuetara eta ekonomia laguntzak eskatzen dituzte zaurkortasun egoera oso berezietarako laguntza bereziak egonez gero (Bizkaian edo Gipuzkoan bezalaxe), izan ere, 23 urte baino gutxiago izatean, ez dituzte diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko baldintzak betetzen.
Adin nagusitasuna haurrentzako zerbitzuen arreta jaso ahala lortzen duten gazteen kasuan, aldundiek hainbat jarraipen programa zehaztu dituzte, betiere beti betetzen ez diren hainbat baldintza betetzearen mende. Bestalde, estaldura ezberdina da lurralde historiko bakoitzean, beraz informazioa lurraldeka xehatua eskaintzen dizuegu hurrengo paragrafoetan.
Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat formula ezarrita ditu euren zerbitzuetan adin nagusitasuna lortzen duten gazteen emantzipazio prozesua babesteko: egonaldia gehienez ere 18 hilabetez luzatzea haurren egoitza baliabideetan, SAIO programa, Emakumea eta Familia eta Gizarteratzea zerbitzuetara bideratzeko protokoloak. Bakarrik dauden adingabe atzerritarren emantzipazio prozesuen kasuan, ehuneko oso altuan, gizonezkoak, bide ohikoena Gizarteratze Zerbitzuarekin lankidetzan burutzen dena da. Urtean bitan Haurtzaroaren Zerbitzuak zerrenda bat bidaltzen du hurrengo seihilekoan adin nagusitasuna betetzen duten eta horrek ezarritako baldintzak betetzen dituzten adingabeen datuekin. Baldintzak honakoak dira:
Baztertze zerbitzuetarako egoitza eskaera eta laguntza ekonomikorako eskaera -gizarteratzetik ere kudeatuta- Haurtzaro Zerbitzuan sinatzen dira, jarraituko duten prozesua azaltzen den lekuan. Hemendik garapen txosten bat bidaltzen zaio Gizarteratzekoari mutilaren agiri guztiekin batera. Behin plaza esleituta eta egoitza baliabide berrian sartu arte, Haurtzaro Zerbitzuko profesionalek gazteak laguntzen dituzte Gizarteratze Zerbitzuko euren homologoekiko lehen kontaktuekin.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ere Gizarteratze eta Enplegu Zerbitzuak kudeatzen duen 18 urtetik gorako gazteentzako alojamendu baliabideen bideratze mekanismo bat ezarri du. Koordinazioa Egoitza Arretarako Laguntza Teknikoko Zerbitzu taldearen bidez ekiten da. Horrek hezkuntza taldeen gizarte txostenak jasotzen ditu eta Gizarteratzeko alojamendu atalera bidaltzen ditu. Balorazioaren ondoren, eskaera onartzen bada, gaztea itxaron zerrenda batean gaineratzen da zentroetara sartzeko. Ezezko balorazioa lortuz gero, gaztea laguntza programara bideratzen da eta, bilakaeraren arabera, eskaera berri bat aurkeztu ahalko du sei hilabete igaro ondoren.
Arabako Foru Aldundiak azaltzen du hilabetean behin Gasteizko Udalari adin nagusitasuna eskuratzeagatik egoitza programatik ateratzen diren haurren berri ematen diola, euren beharrak helaraziz prestazioen jarraitasunari, egoitza baliabideei, tratamenduei, etab. dagokionez. Duela gutxi arte bideratze prozesu hori azkartasunez funtzionatu du, Gasteizko Udalak gazte horiek (dagoeneko adingabeak ez zirenak) bere programekin eta udal zerbitzuekin hartu eta artatu baititu. Jasotako kexek, hala eta guztiz ere, prozesuan galera egon dela adierazten dute, izan ere, haurtzaroko foru baliabideetatik ateratzen jarraitzen dira, baina arazoak topatzen dituzte gizarteratze prozesuan babesten zituzten udal zerbitzuetan sartzeko. Espedienteak irekita daude oraindik ere, Gasteizko Udalak emango duen erantzunaren zain.
Arreta faltako egoera zehatz honen aurrean, diela gutxi gazte horiek babesteko plataforma bat aktibatu da, etxe partikularretan egoitza ematera ere heltzen dena. Nolanahi ere, gizarte erakundeek burutzen duten lanaren adibide bat da, erkidegoko solidaritateko sareak eskaintzen narriadura pertsonala ekidinez eta kalean bizi diren pertsonen gizarteratze ibilbideak sustatuz. Arreta hori, berriro ere, arriskuan egon daiteke administrazioaren maila guztietan erakunde horien lana babesteko esleitutako aurrekontu partiden murrizketa bermatuarekin.
Jasotako beste kexa multzo bat foru baliabideak egoitza harreratik atzeratzeko unearekin zerikusia dauka, baina tutoretza eteteak, egoitza harreraren eteteak edo ez ohiko egoerengatik egoitza baimenaren eskaera aurkezteko beharrezkoa zen gomendioaren eteteak aipatzen duen agiriak ez entregatzeari egiten dio erreferentzia. Foru aldundiek, orokorrean, aurreko agiriak ondoren eman dituzte, kasu batean izan ezik, tutoretza etetea ez baitzen eman, izan ere, azaldu zigutenaren arabera, ez zen administrazio bidez neurri hori bideratu, ia unean bertan jakin baitzen adinez nagusi zela. Kasu honetan aldez aurretik beste autonomia erkidegoetan egon zen beraz, erantzun zigutenez, bere garaian dagozkion erakundeek adin nagusitasun hori bermatzen duten administrazio ebazpenak eman zizkioten interesdunari. Nolanahi ere, jardute hori ikertzen ari gara.
Eta administrazio agiriei buruz hitz egiten, ezin ditugu alde batera utzi adingabe horien administrazio erregularizazioan gertatutako hainbat arazo. Araban Adingabeen eta Familiaren Alorra eta Bideberria zentroa arduratzen dira adingabeen agiriak izapidetzeaz Bizkaian, Gizarte Ekintza Sailak Bizgarri elkartearekin agiri kudeaketa kontratatuta dauka eta Gipuzkoan erakundeen hezkuntza langileak -foru zerbitzuek ikuskatuta- arduratzen dira bakarrik dauden adingabe atzerritarren erroldatzeez, osasun txartelaz, pasaporteaz, egoitza baimenez…
Foru aldundiek adingabe horiek dokumentatzeko duten beharra denboran luzatzen ohi da kontsulatuek eta enbaxadek euren nazionalei eskatzen dizkieten baldintzak betetzeko beharra dela-eta. Hori, zenbaitetan, oztopo bat izan da udal erroldan izena emateko, eta errolda funtsezkoa da pertsonen bizitzarako, izan ere, eskubideen erabilerarako (hezkuntza, osasuna, gizarte parte-hartzea…) eta herri administrazioekin harremanak izateko sarbidea da.
Hori erantzun nahi izan du urriaren 17ko 5/2011 Arartekoaren gomendio orokorra, udalek duten beharrari buruzkoa euren herrian bizi diren etxebizitzarik gabeko pertsonak eta egoitza zentroetan bizi diren foru aldundien tutoretzapeko adingabeak erroldatzeko hainbat jarduera bideratzeko. Horren arabera, erroldan izena ematea eta udalen jarduera erregulatzen duen araudia aztertuta, horiei orokorrean gonbidatzen zaie pertsonen interesen onurarako aplikatu beharreko araudia interpretatzen dituzten praktikak barne har ditzaten eta, egoitza harreran dauden foru aldundien tutoretzapeko adingabeen kasu zehatzean, jarduera protokolo bat eratzera Herri Administrazioek dituzten beharrak kontuan har ditzan haurtzaroari dagokionez, ez direnak alde batera utzi adingabea agiririk ez izateagatik ezta adingabeak une jakin batean kontzertatutako plazak baino gehiago izateagatik. Protokolo horrek adingabearen goi-mailako interesa kontuan hartu beharko du eta erroldan izena ematea aurre ikusi beharko du tutoretzen duen foru aldundiak dituen datuekin. Nolanahi ere, erroldan baja emateko aldez aurretik tutoratzen duen foru aldundiari helarazi beharko zaio.
Aurten antzeman izan dugun beste zailtasun bat izan da fiskaltzarentzat eta babes erakundearentzat baliozkotasuna duen adinaren (fiskaltza dekretuak aitortzean duena izan ohi da) eta pasaportean agertzen denaren arten. Azken horrekin gazteek egoitza baimen administratiboa bideratzen dute. Hori dela-eta, gazte gehiagok dute Barne Ministerioak emandako egoitzaren administrazio baimena. Bertan, pasaporteak adierazten duen adina agertzen da, baina ez da fiskaltza dekretuak aipatzen duena, handiagoa edo txikiagoa izan daiteke. Egoera horiek argitu beharko lirateke gazte horien artean nahasteak eta zalantzak sortzen baitituzte, euren adina dela-eta, zaurkortasun egoeran baitaude. Batez ere kontuan hartzen bada adina zehazteko mediku proben doitasun falta, duela gutxi herriaren defendatzaileak adina zehazteko prozesuei buruzko txosten batean aztertu duen moduan (Adingabeak edo helduak? Adina zehazteko prozedurak) Adina zehazteko probei dagokienez, herriaren defendatzaileak duela gutxi Justizia Ministerioari zuzendutako gomendio bat egin du adina zehazteko zerbitzu berezitua ezar dezan eta nazioarteko protokolo bat susta dezan nazio mailako legezko medikuntzako edozein institutuk egindako helburu hori duten probak eta auzitegiko txostenak elkartruka daitezen.
Desadostasun egoera horrek harreman zuzena dauka bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako larrialdiko harrera protokoloarekin egoitza harrera baliabideak arautzen dituen 131/2008 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian azaldutakoa eta oraindik ere garatzeke ezarritako epe guztiak jada igaro diren arren.
Eusko Jaurlaritzako Immigrazioa eta aniztasunaren kudeaketaren Zuzendaritzatik maiatzean lehenbizi bildu zen protokoloa burutzeko eratutako lantaldea, aurkitutako deialdi arazoak gainditu ondoren, urte hasieran jakinarazi zizkigutenak. Harez geroztik hainbat zirriborro teknikotan lan egin da, oraindik ere parte-hartzaile guztien aldetik agiri bateratu bat lortu ez dutena. Gauzak horrela, aldez aurretik Arartekoak alor honetan zuen ikuspuntua helarazi badu ere, bi ideia azpimarratu nahiko genituzke:
Adina zehazteko arazoarekin jarraiki, adingabe edo gazte horien defentsarako eta tutoretza judizial eraginkorrerako kontua mahaigaineratu nahi dugu. Adingabeko pertsonari jakinarazi behar zaio adina zehazteko probak egiteko eta ez egiteko eskubidea duela, eta horrek denak dakartzan eskubideak ere bai. Arartekoaren iritzian, Udaltzaingoak edo dagokion foru aldundiko Haurren Babes Zerbitzuak jakiten dutenean adingabekoa, erreferentziazko pertsona heldurik ez duena, adingabea izan daitekeela eta dokumentaziorik gabe dagoela, gomendagarria litzateke ofiziozko abokatu bat izendatzea. Gainera, adina zehazteko proba medikoak egin ondoren Ministerio Fiskalak erabakitzen badu adinez nagusia dela, erabaki horren aurkako errekurtsoa egin ahal beharko luke ofiziozko txanda egokitu zaion abokatuak. Erabaki horrek pertsona honen interes eta eskubideengan eragina dauka, eta defentsa-eskubidea eta babes judizial eragingarrirako eskubidea aplikatuz errekurritu ahal izan beharko litzateke.
Kontuan izan behar da lagundu gabe dagoen atzerritar adingabekoak foru aldundiko Haurren Babes Zerbitzuaren arreta jasotzen duenean, gero proba medikoak egiten bazaizkio eta Ministerio Fiskalak erabakitzen badu adinez nagusia dela, foru aldundiak adosten badu babesa bertan behera uztea bide judizialean errekurritu ahal diela (babesa bertan behera uztearen kasu asko errekurritu dira bide judizialean). Horrenbestez, pertsona honen adina frogatzeko egin diren proba medikoek eta fiskaltzaren dekretuak pertsona hau adinez nagusia dela adieraztearen ondorioz babes neurririk ez gauzatzeko agintzen duen erabakiaren aurkako errekurtsoa egin behar da era berean. Erabaki horrek pertsona honen egoera zibilean eta beraren interes eta eskubideetan eragina du, lehen esan dugunez.
Foru aldundiei egindako azken galdera bat zentrotik ihes egindako kasuan hartutako gazteen tutoretzarako ondorioei buruz mantentzen duten irizpideari buruzkoa zen, izan ere, hainbat informaziok irizpide ezberdinak zituztela zirudien.
Horrela jakin izan dugu Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek Adingabeen Fiskaltzaren jarraibideen arabera, egoitza harrerako zentroak nahita uzten dituzten tutoretzapeko adingabeen administrazio espedientea irekita mantentzen dutela eta, beraz, ez duela eraginik tutoretza onartzean.
Arabaren kasuan, berriz, larritzekoa da irizpide baten arabera tutoretza onartzen duen ebazpenak bere iraungipenera daramaten hainbat egoera xedatzen dituela, besteak beste, egoitza nahita uztea. Dirudienez, kasu bakoitzaren xehetasunak kontuan hartzen diren arren ihesaldi batzuk besteetatik ezberdinduz, beharrezkotzat jotzen dugu gogoraraztea adingabe baten ihesa edo aldentzeagatik tutoretza etetea ez dagoela justifikatuta ezta legez babestuta ere.
Babestuta ez dauden adingabe atzerritarren beharrei berariazko arretari buruzko atala aberriratze prozeduretan antzemandako hutsuneen inguruko espedienteari eta urteroko beste txostenetan aipatu dugun protokolo baterako beharrari buruzko azalpen batekin amaituko dugu. Herriaren Defendatzaileak Atzerritarren Integraziorako Zuzendaritza Nagusiak bidali dion txostenaren inguruan helarazi digun informazioak azaltzen duenez prozedura hori, dekretu berrian zehatzago araututa dagoenez, horren beharra ez da berdina, beraz, jatorriaren balorazioa aurreragorako uzten du aldi baterako hutsuneak edo akatsak antzemango balira.