Hala elkarte eta erakundeekin izandako elkarlanaren esparruan, nola Arartekoak berak gidatu dituelako, Arartekoak berak edo erakundeko langileek adingabeen gaineko foro eta topaketetan esku hartu dute, bai gure erkidegoan eta bai gure erkidegotik kanpo. 2011n izandako parte-hartze esanguratsuenak, dokumentu honetan orain arte aipatu gabeak, honako hauek izan dira:
- – Oinarrizko Eskubideak eta Autonomia Erkidegoak Jardunaldi Akademikoak, Palma de Mallorca.
- – Unicefen Nazioarteko XII. Mintegia (Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatuari buruzko Unibertsitate Masterraren barruan). Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren aplikazioa.
- – Hitzaldia Badaia institutuan, Langraiz Okan.
- – Konferentzia El Sitio elkartean, Bilbon.
- – Euskal Autonomia Erkidegoko haur eta nerabeen oraina eta geroa: denon erronka, Vitoria-Gasteiz.
- – Familia Ugarien V. Euskal Kontseilua, Donostia.
- – Dibortzio Egoeretan Gurasoen Erantzukidetasunari buruzko II. Jardunaldiak, Vitoria-Gasteiz.
- – Genero Indarkeriari eta berdintasunari buruzko X. Jardunaldiak: Genero-indarkeriaren biktima diren adingabeei arreta ematea, Vitoria-Gasteiz.
- – Zerbitzu Ikasketa Solidarioari buruzko I. Biltzarra: Hiritartasuna praktikatuz, Portugalete.
- – Deustuko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Workshop Mintegia: Arriskuan edo zaurgarritasun-egoera berezian dauden adingabeak: esku hartzeko jardunbide onak, Bilbo.
- – Espainiako Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren aplikazioaren jarraipen Jardunaldiak: Haurren Eskubideen Batzordeak 2010ean Espainiari Azken Oharrak egin eta urtebetera egindako balorazioa, Madril